Ituño eta Ugarte, hunkituta eta harro
Ohorea da Itziar Ituño eta Nagore Ugarterentzat Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera izatea. Gogotsu daude, abuztuaren 17aren zain.

Beti hartu ohi da ilusioz Bilboko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinera jantziak hartu eta izendapen ofiziala egitea, baina atzo bereziki «hunkituta eta harro» agertu ziren Itziar Ituño aktorea eta Nagore Ugarte Txibotarrak konpartsako kidea. Abuztuaren 17an lehertuko dira jaiak Bizkaiko hiriburuan, eta 25 bitarte iraungo dute. Itziar Ituño aktore basauriarrak esan zuen izendapena «opari» bat dela eta «ohorea» dela Aste Nagusiko pregoilaria izatea. Lehen egunean bere ardura izango da Arriagako balkoitik pregoia irakurtzea, eta «bihotzez» eskertu zituen konpartsak eta Bilboko hiria. Hunkituta egin zuen aurkezpen osoa, eta herritarrek jaiez gozatzea espero duela esan zuen. «Sustraiak non dituen» oso ondo dakiela azpimarratu zuen. Ugartek adierazi zuen ohore handia dela Bilboko Konpartsak ordezkatzea, eta herritarrei festetan parte hartzeko eta gozatzeko deia egin zien. Era berean, eta urduritasuna aitortu ondoren, antolatutako jardueren programa hiriko leku guztietan «zabalik» dagoela ziurtatu zuen txupinerak. Aste Nagusiko bi protagonistek sexu erasorik gabeko jaiak izatea nahi dutela nabarmendu zuten.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
