600 EKITALDITIK GORA BILBON
Abuztuaren 17tik 25era bitarterako, 600 ekitalditik gora antolatu dituzte Bilboko Konpartsek. Itsasadarra izango da protagonista.

Jai herrikoi, askotariko, doako eta parte-hartzaileak prestatzen hainbat hilabete eman ondoren, Bilboko Konpartsak federazioak aurtengo Aste Nagusiko programazioa aurkeztu zuen atzo Arriagako plazan. Abuztuaren 17tik eta 25era bitarterako, 600 ekitalditik gora antolatu ditu, Jai Batzorde Mistoak antolatutakoez gain. Waterpoloa, piraguak, bloodbowl-a, goitibera, igel-toka, open magic, xakea, musa, 3x3 saskibaloia, skat... Egunez eta gauez, adin guztietako jendearentzako ekintzak izango dira. Egunez izango direnez eta musikaz gain (dantza plaza, fanfarreak..), gauez ere ekitaldi ugari izango da, tartean euskal taldeen kontzertuak: Ithaka, Ama Say, Bulego, La Furia, Amooma, Etxekalte, Dupla, The Cherry Boppers, Garilak 26, Leihotikan, Afrika, Mice, Txapelpunk, Euskatalites eta beste asko. Horretaz gain, Pasapotea bultzatuko dute aurten konpartsek, pasapote kopuru bikoitza ateraz, «jendeak txosna guztiak ezagutzea bultzatzeko». «Espero dugu ekintzok bilbotar eta bisitari denon gustukoak izatea eta, batez ere, denon parte-hartze gogotsua piztea betiere, alaitasunez eta elkarrenganako errespetuz», adierazi dute konpartsek.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
