Donostian «gora doan» arrazakeriarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek

“Donostian arrazakeria eta faxismoari ez” zioen pankartaren atzean elkartu ziren atzo berrehun herritar baino gehiago. 35 eragilek bat egin dute Alderdi Ederren irakurritako adierazpenarekin. «Antolakuntza eta kultura antierrepresibo, antirrazista eta antifaxista indartzea dagokigu», ondorioztatu zuten. Momentuz ez dute deialdi zehatzik egin, baina ez dute baztertzen hurrengo egunetan egitea.
Pertsona arrazializatuen eta bazterketa egoeran daudenen aurkako indarkeria «inoiz baino gordinagoa eta sistematikoagoa» dela salatu zuten, eta kolektibo horrekiko kriminalizazioa orokortzen ari dela.
Azken hilabeteetako gertakariak gogoratu zituzten: «Martuteneko bizilagun batzuek etorkinak jipoitzeko taldeak sortu dituzte. Udaltzainek zein ertzainek modu arbitrario bezain sistematikoan etorkinak jipoitu, identifikatu eta lapurtzen dituzte. Zenbait komertziotan sartzeko betoak orokortu dira. Margoketa faxistak ikusten dira hiriko zenbait txokotan. Telegram eta Instagram kontuak pertsona arrazializatuen aurpegiak argitaratzen dira, biolentziarako deiak eginez».
BABESTU BEHARRA
«Arazo guztien errua, eta bereziki, ‘segurtasun falta’» etorkin eta pertsona arrazializatuei leporatzen saiatzen diren hainbat badaudela kritikatu zuten, eta diskurtso faxista, mezu xenofobo eta arrazistekin etorkinak etsai gisa seinalatzen dituztela horiek, gaineratu zuten. Arazoaren erroa ikusarazi behar da, ordea, haien ustez: kolonialismoak eta kapitalismoak sortzen duen miseriazko egoera.
Instituzioen mugak argiak direla irizten dute. Horregatik, horietan «paper aktiboa» beharko dela azaldu dute, eta batez ere «kale mailako antolakuntzan sakondu» behar dela aldarrikatu zuten, faxismoari ateak ixteko eta pobreziari aurre egiteko. Horretarako, Atzerritar Legearekin zein «garbiketa politikarekin» amaitzea ezinbestekotzat jo zuten.

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
