Antzinako Erroma
Antzinako Erroman girotzen den “Those About to Die” telesaila iritsi da eta “Gladiator 2” ere ate joka daukagu. Gladiatoreak, ezpatak, basakeria, botere gosea, azpijoko politikoak, gurdi lasterketak...
Garai horretako kontakizunak oinarri zituzten filmak asko garatu ziren 50eko eta 60ko hamarkadetatik aurrera. Zineman askotariko zinemagileen begietatik ezagutu dugu Antzinako Erroma: William Wyler (“Ben-Hur”), Stanley Kubrick (“Spartacus”) edota Joseph L. Mankiewicz (“Julio Cesar”), besteak beste: portzierto, guztiak gizonezkoak. Ekoizpen mota hauen sorkuntza eta kontsumoa nahiko gorabeheratsua izan den arren, azken hamarkadan, generoak beherakada nabarmena izan du eta apenas egiten diren era honetako kontakizunak. Film mota hauek dituzten zenbait osagai eta mezu apur bat zaharkituak geratu direlako edo ikuspegi maskulinoegia dutelako oinarri akaso. Horregatik, urte berean “Those About to Die” eta “Gladiator 2’’ estreinatu izana deigarria iruditzen zait. Aitortuko dizuet era horretako proposamenak ez zaizkidala sekula erakargarriak iruditu, galbana eragiten didate. Aipatu ditudan superprodukzio ezagun horiekin baino, gai honetan pentsatu eta niri beste zerbait datorkit burura beti: “Asterix eta Obelix”. Istorio gehienak komiki eran zabaldu dira, baina telebistarako sailak eta filmak gogoratzen ditut bereziki; euskaraz ikusten genituen, gainera.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
