ESKk salatu du Osakidetzan ez direla artatu ehun larrialditik gora
Osakidetzako «Emergentziak Kudeaketa Taldearen kudeaketa negargarria» dela kritikatu zuen ESK sindikatuak. Ohar baten bidez azaldu zuen ehun larrialdi baino gehiago geratu direla artatu gabe uda hasi zenetik, eta horrek arriskuak sortzen dizkiela herritarrei.

ESK sindikatuak salatu zuenez, Emergentziak-Osakidetzako Kudeaketa Taldearen kudeaketa «negargarriak» 100 larrialdi baino gehiagotan herritarrak «babesik gabe» utzi ditu. Ohar baten bidez sindikatuak ezagutzera eman zuen anbulantzia medikalizatuetan sendagilerik ez dela egon kasu askotan, eta 112 deietako koordinazioan legeak ezarritako gutxieneko langileak baino gutxiago ari direla lanean.
Sindikatuak ohar batean adierazi zuenez, kudeaketa horrek «ospitaleetatik kanpo bizitzak salbatzen dituen Osakidetzaren funtsezko zerbitzuetako bat hondoratzen du», hain zuzen ere larrialdietako anbulantziek eta bertako langileek eskaintzen duten zerbitzuari erreferentzia eginez.
Larrialdiak kudeatzeko egungo taldeak hartutako erabakiak «negargarriak dira», ESKren ustez. Arazoei aurre egiteko zailtasunak dituzte eta irtenbide desegokiak hartu dituzte sindikatuko kideen aburuz: «Medikuen lanpostuak betetzeko konponbiderik ez dagoenez eta langileen proposamenei jaramonik egiten ez zaienez, konponbidea eskualde bateko herritarrak beste eskualde batekoen gainetik babestea dela erabaki du».
MEDIKUEN LEKUALDATZEAK
Adibide zehatzak gogoratu zituen sindikatuak. Azaldu zuen behin baino gehiagotan erabaki dutela Debagoieneko anbulantzia medikalizatuko sendagilea beste eskualde bateko anbulantziara eramatea, esaterako. «Horrek 60.000 pertsona baino gehiago osasun laguntzarik gabe uztea ekarri du», gaineratu zuen ESKk. Era berean, Langraizko, Laudioko eta Gernikako anbulantzia medikalizatuarekin larrialdietako lan taldeak «berdin» jokatu duela salatu zuen.
Plazaratutako oharrean, sindikatuak kritikatu zuen 112-Osakidetzako zentro koordinatzaileek ia inoiz ez dituztela medikuen txandak betetzen, eta, beraz, beste lurralde bateko medikuak erantzun behar izaten diela larrialdietako deiei.
ESKren ustez, jarduera horiek «pazienteen osasunean eta segurtasunean eragin negatiboa izaten dute», eta, horrenbestez, «kudeaketa talde ‘desagertu’ batek ezarritako eta arazoak konpontzeko gaitasunik ez duen politika hori ezabatu egin behar da».
Azkenik, sindikatuak Alberto Martinez Osasun sailburu berriari eskatu zion egungo kudeaketa taldea kargutik kentzeko, «herritarrentzat funtsezkoa den zerbitzu horrek kalitatezko osasun laguntza eman dezan eta, horrela, bizitzak salbatzen jarrai dezagun».
Uda abiatu berritan, LAB sindikatuak ere salatu zuen anbulantzietan medikuak falta zirela. Larrialdiak «funtsezko zerbitzuak» direla salatu zuten, eta kasu askotan gutxieneko zerbitzua ez dutela betetzen.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
