Ion SALGADO
Kazetaria
2004

Iruñeko Euskal Jairen defentsa, erresistentzia eredugarria

Poliziak Iruñeko Euskal Jai gaztetxea hustu zuen orain dela hogei urte.
Poliziak Iruñeko Euskal Jai gaztetxea hustu zuen orain dela hogei urte. (L. FDZ. ARROYABE | FOKU)

Titular hau 2004ko abuztuaren 16an agertu zen GARAn, orain dela hogei urte: «‘Okupazioa’ hedatzen da Iruñean». Iturraman ireki berri zen gaztetxeari buruzko informazioa jasotzen zuen Martxelo Diazek idatzitako testuak. Tamalez, titularra zaharkituta geratu zen azkar. Izan ere, egunkariak kioskoetara iristerako, hasia zen Euskal Jai husteko operazioa.

Diaz eta Jaione Dorai kazetariek azaldu zutenez, Iruñeko udaltzainak, foruzaingoak eta Espainiako poliziak goizeko 6.30ean agertu ziren Alde Zaharrean, gaztetxea husteko, UPN eta CDNren mehatxua zena errealitate bilakatuz.

Auzokideek eltze joaldia egin zuten polizien presentziaz ohartarazteko, baina ordurako itxiak ziren San Agustin eta Merced kaleetako sarbide guztiak, eta 8.00ak aldera poliziek gaztetxeko atea bota zuten hondeamakina batez. 25 gazte atxilotu zituzten barruan, eta bi teilatura igo ziren. Bertatik agurtu zituzten elkartasuna adierazteko kanpoaldean elkartu ziren lagunak.

Kargak izan ziren kalean, eta egoerak okerrera egin zuen 9.00etan, hondeamakina batek gaztetxeko horma bota zuenean, barruan jendea zegoela kontuan hartu gabe. 40 lagun kateatu ziren barrualdean eraikitako bunkerretan. Makinen lanen ondorioz, eraikina beraien gainean erortzeko arriskua zegoen, bitartekaritza lana egiten ari zirenek ohartarazi zutenez. Baina operazioa ez zen eten.

«Ez digute kasurik egiten. Barruan jendea dagoela eta eraikina eror dakiekeela esaten ari gara, baina ez dute ezer jakin nahi», esan zuten kanpoan bildutakoek. Enrike Miranda arkitektoak udaltzainei adierazi zien arriskua zegoela. Azpimarratu zien, zaurituren bat izanez gero, langileen errua izango zatekeela.

PROTESTAK ETA BARRIKADAK

Protestak biderkatu egin ziren, poliziek operazioa aurrera eramaten zuten bitartean. Ehunka lagun bildu ziren Gaztelu plazan gaztetxearen alde, Yolanda Barcina alkatearen jarrera salatzen. Poliziaren jazarpena nabaria zen. Kargak izan ziren Alde Zaharreko kale ezberdinetan. Poliziak katedralean sartu ziren, bertan errefuxiatu ziren gazteak atxilotzeko. Gauean ere gazteek barrikadak egin zituzten Arrotxapean, eta zenbait lagun kateatu egin ziren Nafarroako Jauregiko burdin hesian.

Iruña Berria plataformak UPN, PSN eta CDNren jarrera salatu zuen, eta Aralarrek ere arbuiatu egin zuen «aplikatzen ari den jarrera erabat autoritario eta errepresiboa». IUNko ordezkariak ere haserre agertu ziren, eta UPNk gaztetxearekin izandako «iluntasuna» kritikatu zuten. Halaber, hondeamakina bat Alde Zaharrean sartzeak dakarren segurtasun eza nabarmendu zuten. Izan ere, bizilagun batzuek etxeetan pitzadurak agertu zirela ohartarazi zuten.

SEI LAGUNEN ERRESISTENTZIA

Abuztuaren 18an, hondeamakinak eraikinaren hormak botatzen zituen bitartean, sei gaztek barruan jarraitzen zuten. Teilatura igo ziren, Alde Zaharreko bizilagunen babesa jasoz. Eltzeen joaldiak errepikatu ziren, baita polizien kargak ere. Bi egunetan 55 lagun atxilotu zituzten.

Iruñeko peñek babesa adierazi zieten gazteei, erakunde publikoen «arduragabekeria, errespetu falta, nagusikeria eta harropuzkeria» kritikatuz. Orreaga Fundazioak, bestalde, indarkeria instituzionala salatu zuen, eta Segik gaztetxearen aurkako erasoa euskal gazteria osoaren aurkako erasoa zela nabarmendu zuen. EHGAMek, berriz, Euskal Jai Iruñeko «atmosfera itxian haize freskoa» izan zela aipatu zuen.

Teilatuan ziren gazteak abuztuaren 19an atxilotuak izan ziren, goizeko 7.45ak aldera. Aske geratu ondoren azaldu zutenez, gaztetxearen barruan ziren agenteek harriak, gomazko pilotak eta gasak jaurti zizkieten gauean. Gazte batek harri baten kolpea jaso zuen bizkarrean.

ELKARTASUNA NAGUSI

Hurrengo egunetan elkartasun keinu ugari izan ziren. «Geldiezina den mugimendu baten hasieraren aurrean gaude», azpimarratu zuten gazteek, abuztuaren 21ean kalera atera zirenek.

Milaka lagunek parte hartu zuten Iruñeko erdigunea zeharkatu zuen manifestazioan. Protesta eraikin baten okupazioarekin amaitu zen, Kompainia kalean.

Bi egun geroago, abuztuaren 22an, polizia espainolak eta udaltzainak agertu ziren gaztetxe berria hustera. Poliziek gas negar-eragilea erabili zuten operazio horretan, eta gazte bat ospitalera eraman behar izan zuten.

Yolanda Barcinak Miguel Sanz buru zuen Nafarroako Gobernuaren laguntza izan zuen, baita Espainiako agintariena ere. Oposizioko alderdiak, sindikatuak eta auzokideak, ordea, aurka agertu ziren. Eta gazteek borrokan jarraitzeko beharra gogoratu zuten. «Euskal Jai eraitsiko dute, baina ez gure ametsak», adierazi zuten, «udaberri autogestionatua hasi berria» zela iragarriz.



[1900] Usain Bolt y sus récords inalcanzables en Berlín

Tal día como hoy, hace quince años, Usain Bolt asombraba al mundo con un récord estratosférico en los 100 metros lisos: 9.58 segundos de momento inalcanzables.

Lo hizo durante la segunda jornada del Campeonato del Mundo de Atletismo y en un escenario legendario, el Estadio Olímpico de Berlín, para elevar definitivamente su nombre a la altura de otra leyenda, Jesse Owens, el atleta que en el mismo lugar se colgó cuatro oros ante el mismísimo Hitler.

Sobre la moqueta azul de un estadio reformado, el jamaicano voló a 37,6 km/h de promedio, 45 km/h en la fase de mayor velocidad, y consiguió dar el mayor mordisco de siempre en los 100 metros, al rebajar en 11 centésimas su anterior registro, unos 9.69 que él mismo había establecido un año antes en Beijing durante las Olimpiadas de 2008.

Bolt no solo destrozó en Berlín los récords de las disciplinas de velocidad pura sin contemplaciones -en 200 metros firmó otros magníficos 19.19-, también rompió moldes. Desde su irrupción en la élite, sin quererlo, cuestionó gran parte de la parafernalia que hasta entonces acompañaba a estas pruebas.