Loturak
Lehen Intifada gogoan, Palestinaren okupazioarekin amaitzeko lanean ari zen Emakume Juduen Bake-Deia elkartearentzat idatzi zuen Irena Klepfisz poeta, aktibista eta haurra zela Holokaustotik bizirik ateratakoak “Yom Hashoah, Yom Yerushalayim: Gogoeta bat” saioa 1990. urtean.
Bertan oso gaurkoa den galderari heltzen dio Klepfiszek: nola aintzat hartu juduen zaurgarritasuna eta estatu juduaren gaia Shoah-ren ostean eta, adi berean, nola aurre egin premiazkoa den beste kontu bati: okupazio pean bizi diren palestinarren sufrimenduari? Justizia eta bakearen izenean, poetak Holokaustoa bestelako gertaerekin konparatzearen gainean dagoen tabuari bizkar ematen dio, nazien jazarpena jasan zuten juduen eta palestinarren artean loturak egiteko.
“Newsday” astekarian argitaraturiko albiste batek gogora zer dakarkion galdetzen dio Klepfiszek amari. Rufusen Israelgo Poliziak atzemandako eta zelai batean ahoz behera jarrarazitako gizon palestinar talde bati buruzkoa da albistea. «Badakit zer gogorarazten didan», erantzun dio, beste ezer gaineratu gabe.
Klepfiszek dioenez, Shoah-ko bizirauleek eguneroko bizimodua osatzen zuten elementu anitzen galera deitoratzen dute gehien: ezagunak ziren aurpegi eta izenak, kaleak, dendak, ospitaleak, eguneroko objektuak. Klepfiszen amari bezala, begi bistakoak zaizkit palestinarrekiko loturak.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
