Oiartzun, Lezo eta Usurbil goibel, Mont Blanc-en hildako herritarrengatik
Asteazken arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Mont Blanc du Tacul mendian; tontorretik jaisten ari zirela izan zuten hiru euskal mendizalek istripua, Gervasutti bidean rappel egiten ari zirela. Hiru kideetatik bi hil ziren: Mikel Etxezarraga eta Markel Galdos. Hirugarrena onik dago, baina ospitalean. Senideak asteazken iluntzean bertan abiatu ziren Chamonixera.
Etxezarraga Altamiran bizi zen, baina usurbildarra zen izatez; eta Galdos, berriz, oiartzuarra zen eta Lezoko kiroldegian egiten zuen lan. Lezoko mendizaleak ingeniaritza ikasi zuen eta Tecnalian lanean hastekoa zen. Galdosek azken hilabeteak suhiltzaile izateko probak prestatzen pasatu zituen.
Mendizale amorratuak ziren biak, eta mendiarekin lotutako hainbat modalitate praktikatzen zituzten. Alpeetara joan aurretik egun batzuk eman zituzten Pirinioetan.
DOLUMINAK
Lezoko, Usurbilgo eta Oiartzungo alkateek beraien doluminak adierazi zituzten X sare sozialaren bidez. Bestalde Oiartzungo Udalak ohar batean bere tristura adierazteaz gain, lagun eta senideen «espazio intimoa» errespetatzeko deia egin zuen.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
