Nafarroako Renfeko zerbitzuaren degradazioa salatu dute
Renferen Nafarroako Enpresa Batzordeak «bidaiariei eskainitako zerbitzu publikoaren degradazioa» salatu du. Zehazki, hedabideei igorritako oharrean, «apurka-apurka narriatzen» ari dela, gorabeheren «igoera kezkagarria» izaten ari dela eta «erosotasunari eragiten dioten etengabeko matxurak dituela» azaldu du.
Trenbideetako enpresan ordezkaritza duten sindikatuek deitoratu dute «Nafarroan trenbidea garraiobide gisa erabiltzearen aldeko apustu falta argia» dagoela, eta egungo zerbitzuetan «utzikeria» nabaria dela.
Sindikatuek aditzera eman dutenez, gidarien, esku-hartzeko langileen (Nafarroan dute bizilekua, eta herrialdea zeharkatuz probintzia mugakideetarantz abiatzen diren distantzia ertainetako trenetan aritzen dira) eta leihatiletako langileen kolektiboetan lanean ari direnak behar baino gutxiago dira, horrek zerbitzuaren eraginkortasunari kalte egiten dio eta eragin larria du zerbitzuaren kalitatean. Batzordearen iritziz, honek, gainera, agerian uzten du «lanpostuak zaintzeko eta sustatzeko asmorik ez dagoela».
Era berean, trenen konponketak egiten dituzten Zaragoza eta Mirandako tailerretan dagoen kudeaketa «arazo larria» salatu dute.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
