Osakidetzaren «arazo larria» bere horretan dagoela salatu du EH Bilduk
Osakidetzaren «arazo larriak» bere horretan jarraitzen duela salatu du EH Bilduk, udan zehar langile eta baliabide faltagatik gertatutakoaren balantzea egin ondoren. Anbulantzia medikalizatuak medikurik ez zuelako Laudion paziente bat hil zen joan den astean, besteak beste.
Laudion hildako pertsonaz gain, Araban koordinazio zentroan medikurik gabe ekainean zortzi gau eta lau egun, uztailean bederatzi gau eta abuztuan hamazazpi gau izan direla gogorarazi dute.
Bizkaian, Ondarroako jaietan anbulantziarik gabe egon zirela azaldu du EH Bilduk, Lekeition bi pertsona infartuak jota hil direla eta koordinazio zentroan hainbat txanda mediku bakarrarekin egin direla.
Gipuzkoan, bestalde, Oñati/Arrasateko anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egotea «oso ohikoa» bilakatu eta «normalizatu» dela adierazi dute. Oñatin jaioberri baten heriotza izan zen, eta Elgoibarren paziente batena.
Kudeaketa pribatuko anbulantzietan ere «egoera ez da hobea izan», ohartarazi du EH Bilduk. «Ohikoa bilakatu da zerbitzuz kanpo izatea, erizaindun anbulantziak erizainik gabe daudelako», eta «bajak ez dituztelako ordezkatu nahi», salatu dute.
Rebeka Ubera legebiltzarkidearen hitzetan, «Emergentziak-en kudeaketa zuzendaritzan dauden zuloak estaltzeko gai ez izateaz gain, osasun langileak egoera horiei aurre egin beharrean aurkitzen direnean, ez dituzte kudeaketa zuzendaritzaren aldetik protokolo egokiak jasotzen, ezta inolako segurtasun juridiko ezta klinikorik ere».
Osasun sailburuaren agerraldia eskatu dute.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
