Historia (II)
Arabiar ikasketetan katedraduna da Khalidi, non eta Ivy Ligako unibertsitate batean -bere katedrari izena ematen dion Edward Saidek literatura irakatsi zuen Columbian, zehazki-. Horrela esanda eman dezake palestinarren egoerak zein haien kultura eta historiari buruzko lana zabaltzeko aukerek urteekin hobera egin dutela. Baina Columbia da, hain zuzen, kontrakoaren adibide. Saiden ikasle izandako Robert Warriorrek (Osage) metodologia indigenei buruzko bere klasean kontatu zigun zer-nolako bihotz-ikara eragiten zion palestinarraren altzairuzko bulegoko atean jotzeak, jakitun ate horren zein bulego bereko balen kontrako leihoen arrazoia Saiden aurkako bonba eraso bat izan zela.
Gutxitan aipatzen den historia da hori. Hamarkada batzuk igaro dira ordutik, baina denboraren iragaiteak ez du aldaketa nabarmenik ekarri.
Aurten Palestinarren kontrako genozidioa protestatzeko kanpaldiak antolatu dituzten ikasleen kontrako neurririk gogorrenak hartu ditu Columbiako unibertsitateak (sionismoaren aurkako kritikak kriminalizatzen ere lehenetarikoa izan zen).
Khalidiren liburuek ezin hobeto azaltzen dute nondik datorren palestinar bizitzen eta historiaren arbuioa Europan zein AEBetan, eta zein rol jokatu eta oraindik ere jokatzen duten lurralde horiek palestinar bizitzen eta historiaren suntsipenean.

Nueve miembros del equipo rectoral derrotado de EHU, altos cargos del PNV

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

«Donostiak ez du ‘euskal poliziarik’ behar», aldarrikatu du LABek

Euskal gazteriaren txinparta, txanportan
