Ogia
Oskarrek ogia egitea maite du, zaletasunagatik. Hain oinarrizkoa den jakia egiteko kontakizunean harrapatuko zaitu. «Garrantzitsuena orantza egitea da, horrek emango baitio ogiari zapore izugarria». Orantza egiteko azalpenak eskainiko ditu; irina, ura eta jogurta nahasi. Eta denbora. Egitea lortzen duzunean, horren zati bat hartu eta irina eta urarekin nahastu; «Nik 100, 100, 100 neurriak erabiltzen ditut». Oinarrizko ore hori hazterakoan, ogiaren orea egin. Nahasi orantza, irina, ura eta gatza, tamainan. Eta denbora. Labea, tenperatura. Lehenengo minutuetan, orea hezetu. Labearen nondik norakoak azaltzen ditu. Eta denbora. Ogi egin berriaren usainak hartuko du sukaldea, Oskarrentzat liluragarria dena. Ogia, bere sinpletasunean, zentzumenen lurraldea da. Ukimena, begirada, usaimena, entzumena, dastamena. Irudimenaren pizgarri existentziala. Eta ogia banatuko du, istorio bat konpartitzen den gisan.
Ipuinak kontatzea ogia egitea da. Osagarriak tentuz aukeratu eta tentuz erabili. Kontatu aurretik, ipuina ukitu, entzun, usaindu, dastatu behar da. Eta denbora eman. Ipuina, ogia bezala, presaren kontrako botika da. Ipuina, ogia bezala, konpartitu egin behar da. Orduan, istorioa entzulearentzat orantza izango da. Eta mundua ederragoa irudikatuko dugu.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
