Elkartasuna, atxiloketak, torturak eta askatasuna

Urte hauetako lanari begiratzerakoan, badira hamaika gai behin eta berriz errepikatzen direnak. Eta irailaren 22a horren adierazle da. Herrera de la Manchara martxa, gose grebalarien itzulera Europatik, tortura salaketak Auzitegi Nazionalean, David Pla eta Iratxe Sorzabalen atxiloketak edo Unai Parot eta Jakes Esnalen askatasun iragarpena, 32 urte eta gero, data honetan gertatu ziren.
53 autobus atera ziren Euskal Herritik, hamarnaka kotxez gain, Herrera de la Manchako espetxerantz, 1984ko irailaren 22an. Urtebete lehenago Puerto de Santa Marian zeuden presoak bertara eraman zituztenetik egiten zen hirugarren martxa zen. Egun hartan, 3.000 lagun inguru bildu ziren kartzelaren kanpoaldean, senide batzuk, Gestoraseko ordezkariak eta HB-ko parlamentariak espetxeko zuzendariarekin elkarrizketatzen ziren bitartean.
Presoekin komunikazioa, Teresa Todak 'Egin'-en adierazi zuen bezala, «oihuka, abestuz, pankarten bidez eta ikurrinak astinduz» egin zen. Eta erantzuna iritsi zen espetxe barrutik. «Ez dakigun moduren batean egindako ikurrinak atera zituzten leihoetatik, abestu egiten zuten».
«Bidaia luzea zen, baina merezi zuen. Hitz bakar batek biltzen du gertatutakoa: elkartasuna».
GOSE GREBA EUROPARA
12 urte beranduago, 1996an, milaka izan ziren berriz ere kalera atera zirenak. Kasu horretan, astebetez Europako zazpi hiritan gose greban egon ziren 540 euskal herritarrei harrera egiteko. Irailaren 9tik, kolektibo osoaren izenean, 22 euskal preso greba mugagabean zeuden, eta hauen egoera ezagutzera eman asmoz, 500 lagunek gauza bera egin zuten, astebetez, Paris, Ginebra, Erroma, Berlin, Kopenhage, Brusela eta Lisboan.
Baionan, Donostian, Deban, Ordizian, Hernanin, Oñatin, Oreretan, Bilbon, Basaurin eta Gasteizen izan ziren harrera haiek.
TORTURA TESTIGANTZAK
Hamarkada hauetan milaka euskal herritar pasatu dira Auzitegi Nazionaletik. Eta tortura testigantza gogorrak entzun dira, ohiko bilakatzeraino. 2014ko irailaren 22an hasi zen bertan 28 gazteren aurkako epaiketa, Segiko kide izatea leporatuta.
Epaiketako lehen egun hartan, Ander Maeztu, Garazi Autor, Izaskun Goñi, Oihana Lopez, Eneko Villegas, Ibon Esteban eta Egoi Irisarrik jasandako torturak salatu zituzten Angela Murillo epailearen aurrean, Alberto Pradilla kazetariak GARA eta NAIZentzat bertatik bertara jarraitutako saioan. Espainiako Poliziaren eskutik inkomunikatuta egon ziren bitartean tratu txarrak jasan zituztela eta Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean ere salatu zutela azaldu zuten guztiek.
«Beldurrak jota nengoen», kontatu zuen Maeztuk. «Nahi zutena egin zezaketen nirekin». Autorrek jasandako torturak eta sexu-erasoak ere azaldu zituen. «Jertsea eta alkandora kenarazi zizkidaten. Bularrak ukitu zizkidaten. Kolpeak jaso nituen buruan, bizkarrean eta ukabilkadak tripan». Kontakizunak bata bestearen atzetik etorri ziren. 10 urte beranduago, haietako batzuk nafar Gobernuaren aitortza ofiziala jasotzeko prozesuan daude, torturaren biktima gisa.
Epaiketaren amaieran, Fiskaltzak erretiratu egin zituen 28 gazteetatik 12ren aurkako akusazioak, eta, azkenean, Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe-zigorra ezarri zien zazpi akusaturi, gainontzeko bederatziak absolbituz.
ETA BERRIZ ERE, ATXILOKETAK
Absoluzio horiek euskal gatazkaren fase berri baten zantzuak baziren. Hala ere, atxiloketak izango ziren berriz ere albiste. Gazteek torturak salatu eta urtebetera, Polizia frantsesak Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxo Flores atxilotu zituen Baigorrin.
Espainiako Barne Ministerioak, Jorge Fernandez Diazek, ETAren «burugabetze absolutu» gisa saldu nahi izan zuen operazio hura. ETAren «ia heriotza akta» eta «erabateko burugabetzea» aldarrikatu zuen, eta, bere ustez, erakusten zuen Mariano Rajoyren Gobernuak ez zuela «ez negoziatu, ez negoziatuko» ETArekin.
32 URTE ETA GERO, ASKE
Azken urteetan, aldiz, askoz gehiago dira espetxeko atea kalera bidean gurutzatzen dutenak. Euskal preso politikoen kopurua, gaur egun, 130ekoa da. Askatasuna berreskuratzeko bide horretan, 2022ko irailaren 22an jakin zen Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot espetxetik irtengo zirela. Parisko Apelazio Auzitegiko Zigorrak Ezartzeko Salak onartu egin zituen Esnal eta Parot preso lapurtarren defentsak aurkeztutako demandak. 1990eko apirilean atxilotuak izan ondoren, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zieten Esnali eta Paroti 1997an.
Hala ere, benetako biziarteko kartzela-zigorra frantziar Estatuan legezkoa ez denez, Justiziak ezarritako epaiek segurtasun-aldi bat aurreikusten zuten, eta, horren ostean, bi presoek espetxetik ateratzeko aukera izan beharko zuketen.
Baldintza hori duela urte batzuetatik betetzen zuten arren, frantziar Justiziak atzera bota zituen, bata bestearen atzetik, beren defentsaren eskaerak, baldintzapeko askatasunean atera zitezen.
32 urte espetxean emanda, 71 urterekin, aske geratu ziren biak. Parot Mureteko espetxetik atera zen urriaren 13an, eta gauza bera egin zuen Esnalek, bost egun geroago, Lannemezan atzean utziz.
[2018] La prostitución, a debate: derechos y abolicionismo
La periodista Nerea Goti llevó a las páginas de GARA el debate sobre la prostitución con sendas entrevistas a la trabajadora sexual Paula Ezkerra, activista proderechos de las trabajadoras, y a Amelia Tiganus, activista en feminicidio.net y abolicionista. La regularización de los derechos de las trabajadoras del sexo y la abolición, frente a frente.
Ezkerra niega la capacidad de unas personas a ejercer el trabajo sexual y, luego, transmite que es más importante tapar la boca a unas señoras que luchan por sus derechos que reconocer que en el Estado español estamos sufriendo unas violencias terribles, como el caso de “La Manada”, el de Juana Rivas y tantos otros», señala.
Por su parte, Tiganus, pone énfasis en distinguir entre abolicionismo y prohibicionismo. «Cuando contraponemos la postura regulacionista a la abolicionista, estamos hablando de otra cosa. Nosotras estamos hablando de abolición, de una transformación social que va a durar años y años, de que necesitamos exigir políticas públicas que nos ofrezcan salida laboral, formación, terapia... para no atarnos a nuestros verdugos».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
