Patronalak «behartuta», enplegu plana «edukirik gabe» Nafarroan
Nafarroako Enplegu Plana «edukirik gabea» izango da, CEN patronalak UGT eta CCOO sindikatuak eta Gobernua «behartu» dituztelako soldata igoera eta lanaldiaren murrizketa negoziazioetatik kanpo uztera, salatu zuen atzo LAB sindikatuak. Kanpaina abiatuko duela iragarri zuen, «langile guztientzat lan baldintza duinak eskatzeko».
Imanol Karrera bozeramaileak adierazi zuen LABek «hilabeteak» daramatzala «Nafarroako gehiengo sozialaren egungo egoera hobetzeko aukera azpimarratzen, etorkizuneko erronka handien aurrean egiturazko aldaketak gauzatzeko anbizioa aldarrikatzen».
Salatu zuenez, enpresariak «ez daude egoerak eskatzen duen mailan». «CEN patronalak soldaten igoeraren eta lanaldiaren murrizketaren gaiak Nafarroako Enplegu Planaren negoziaziotik kanpo uztera behartu ditu UGT eta CCOO sindikatuak zein Gobernua. Hala ere, udazkenean horren propagandarako ariketa eginen dute aipatutako eragileek», gaitzetsi zuen.
LABen iritziz, Gobernuak «huts eginen du, uste badu egungo egoera hobetu daitekeela edukirik gabeko akordioekin, dirulaguntza batzuetara eta interes korporatiboetara mugatutako akordioekin».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
