Letterboxd
Erreminta eta webgune ugari daude ikusten ditugun film zein telesailen jarraipena, sailkapena edota puntuazioa behar bezala antolatzeko. IMDB eta Filmaffinity dira ziurrenik mitikoenak, baina azken urteotan beste batek indarra hartu eta sekulako gorakada izan du: Letterboxd.
Hori da nik neuk ere azken boladan gehien erabiltzen dudan tresna.
Nitxozko sare sozial gisa hasi zena zinemazaleen funtsezko aliatuetako bat da, eta gaur egun 14 milioitik gora erabiltze ditu.
Bertan, erabiltzaileek, ikusten dituzten filmak biltegiratzen dituzte, puntuatu egiten dituzte, iruzkinak idatzi eta baita zerrenda propioak sortu ere. “Pro” izeneko harpidetza eginez gero, gainera, ikusten duzun guztiaren inguruko estatistika eta datu oso interesgarriak eskura ditzakezu.
Horrela azalduta ez dirudi IMDB edo Filmaffinity bezalako proiektuen oso ezberdina, baina Letterboxd berezi egiten duena bere komunitatea da. Mota guztietako zinemazaleak topa daitezke bertan eta beti da plazera proposamen berriak partekatzea eta deskubritzea.
Industriako profesionalen artean ere oso hedatua dago. Zinemagilek, aktoreak eta ekoiztetxeak gero eta kontzienteago dira Letterboxd-ek duen eraginaz -Sean Baker, Scorsese eta Coppola zine zuzendariek, adibidez, kontu bat dute plataforman-.
Hori bai, oraingoz ezin dira telesailak bozkatu, miniserieak soilik.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
