Kiroltasuna?
Realaren eta Athleticen arteko derbian Nahikari aldatu zutenean, txistu eta txalo artean utzi zuen zelaia. Badakigu bakarren batzuen txistuak askoren txaloak baino ozenago entzuten direla. Hala ere, hausnarketa bat. Nahikari klub txuri-urdinaren ikur eta kapitain izan da. Berak sartu zuen 2019ko Kopako finalean garaipenaren gola. Ume bat zela, 16 urterekin fitxatu zuen Realak. Klubari asko eman dion jokalaria da. Inork hori merezi ez badu, urnietarra da. Baina, merezi ala ez, ezeren gainetik, txistuak futbol estadioetatik kanpo utzi beharko genituzke. Ez dago zalantzarik emakumezkoen futbola hazten ari dela, eta gero eta diru gehiago inbertitzen dela. Baina ez ditzagun ahaztu oinarrizko balioak, gizonezkoen futboletik aldentzen gaituztenak. Kiroltasuna da bat. Jokalariek zelaian erakutsi zutena.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
