Donostiako Udalak Isuri Gutxiko Eremuaren ordenantza onartu du
Donostiako Udalak behin betiko onartu du Isuri Gutxiko Eremua (IGE) arautzen duen ordenantza. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, indarrean sartu da eta herritarrek hiru hilabeteko epea izango dute arau berrira egokitzeko.

Donostiako Udalbatzak behin betiko onartu zuen atzo Isuri Gutxiko Eremua (IGE) arautzen duen ordenantza eta, horrela, martxan jartzeko azken izapide administratiboa osatu da. Datozen egunetan argitaratuko da akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) eta indarrean sartuko da. Araba parkea eta San Roke, hegoaldean, eta Mirakontxako aldaparen hasiera, mendebaldean, izango dira IGEaren mugak.
Orduan, egokitzapen eta informazio aldi bat hasiko da, herritarrak araudi berriarekin ohitu daitezen eta zuzeneko baimenik ez duten pertsonek dagokien baimena izapidetu ahal izan dezaten. Baimen hori Udalaren web orrian edo IGEaren bulegoetan eskuratu ahal izango da. Urtarrilean jarriko dira martxan ibilgailuen sarbide kontroleko kamerak, eta urtarrilean eta otsailean araudia betetzen ez duten pertsona guztiek informazio ohartarazpen bat jasoko dute, arau hauste bat egin dutela jakin dezaten.
Martxoan, ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isunak jarriko zaizkie, IGEaren lehen fasea erabat hasita egongo baita. 200 euroko isunak izango dira. Lehenengo fase honetan, 2025etik 2027ra bitartean, ingurumen etiketarik gabeko ibilgailuek ezin izango dute IGE eremuan sartu, salbu eta baimen zuzena duten salbuespenezko kasuetan eta baimen puntuala, aldi baterakoa edo iraunkorra eskatu ahal izango den beste kasu batzuetan. 2028tik aurrera, bigarren fasean, ingurumen etiketarik ez duten edo B etiketa duten ibilgailuek ezin izango dute IGEra sartu, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
Etiketarik gabeko ibilgailuen artean, inolako izapiderik egin beharrik gabe zuzeneko baimena izango dutenak honako hauek dira: IGEan erroldatuta dauden eta Madrilgo Trafiko Zuzendaritzan erroldatutako helbide eremuari dagokion ibilgailuak (bigarren fasean ez dira baimenduko etiketarik gabeko ibilgailuak, 70 urtetik gorako egoiliarrentzat izan ezik), IGEan erroldatuta ez dauden baina salbuespenezko TAO araubideei lotutako baimena duten pertsonen ibilgailuak (mugikortasun murriztua eta jarduera ekonomikoak), Trafiko Zuzendaritzak historikotzat jotako ibilgailuak eta taxi edo gidaridun garraio ibilgailuak (bigarren fasean ez da etiketarik gabeko ibilgailurik baimenduko taxien eta VTCen kasuan).
Proiektu honi hasierako onarpena eman zitzaionetik, aldaketa txiki batzuk sartu dira dokumentuaren idazketan, eta «osasunarekin loturiko lanak» sartu dira eremuko pertsonek edo jarduerek eska ditzaketen ohiko zerbitzuen edo errepikarien artean. Zerbitzu horiek lehenengo fasean sartzeko baimena izango dute, eskatuz gero.
INFORMAZIO GUNEAK
Udalak herritarrei informazioa eta arreta emateko bide batzuk martxan jarri ditu, hala nola herritarrek Isuri Gutxiko Eremuari buruz dituzten zalantzei erantzuteko bulego bat, telefono bidezko arreta eta tramiteak online egiteko webgune bat. Halatan, Arroka plazako 5. zenbakian dagoen bulegoak datozen sei hilabeteetan lau arreta postu izango ditu, IGEari buruzko informazioa emateko eta behar diren izapideak aurrez aurre egin nahi dituzten pertsonei laguntzeko.
Erreferentzia puntu hori astelehenetik ostiralera zabalik egongo da, 9.00etatik 14.00etara (asteazkenetan 16.00etatik 18.00etara ere bai), eta, gainera, Udalinforekin harremanetan jartzeko ohiko zenbakiaren bidez telefono bidezko laguntza eskainiko du (010 - 943481000, udalerritik kanpo).
Telefono bidezko arretaren kasuan, Udalak laguntza birtualeko sistema bat gaitu du, bulegoak itxita edo lineak okupatuta daudenean arreta ematearren, etengabeko zerbitzua bermatzeko helburuz.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
