BEGIRADA
Elkarbizitzarako memorial berria zikindu du ustezko akats batek

Astelehenean Bilbon inauguratutako “Atalase” izeneko memorialaren harira polemika izan da egunotan. Instalatutako plakan, Iñigo Cabacas “Behar beste argitu ez diren kasuak” atalean dago, 2021eko urtarrilean Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak epaiketaren ebazpenean onartu arren Ertzaintzaren karga batean pilotakada batek hil zuela. Egiari Zor elkarteak sare sozialen bidez salatu zuen, baita Mikel Martinez de Murgia Mendizabalen izena falta dela ere, Lakuak aitortu duenean Guardia Zibilak estrajudizialki exekutatu zuela. Iñigo Cabacas Herri Harmailak atzo zabaldutako bideo batean ikus zitekeenez, norbaitek plakan “Ertzaintzak eraila” zioen pegatina jarri zuen. Akatsak zuzentzea premiazkoa da, memorial serio bat izan dadin.

Temas del día
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Temas del día
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Euskal Herria