Aroztegiko zazpi auzipetuen aldeko manifestaziora deitu dute

Aroztegiko Auzipetuekin Elkartasuna Komiteak astearteko prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, Lekarozen 2021ean Aroztegiko proiektuari aurre egin zioten zazpi lagunen kontrako epaiketa otsail hasieran hasiko da. Auzipetuei babesa adierazteko manifestaziora deitu du komiteak: otsailaren 1ean Iruñean.
Baztanen hotela, golf zelaia eta 200 etxebizitza osatzeko egitasmoak (Aroztegia delakoak) goitik behera astindu zuen bailara, bai eta beste herrialdeetako jendea ere. Horren adierazpen nagusia 2021ean izan zen, abiatutako lanak geldiaraztea lortu zenean. Orain, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatu dute borroka horretan parte hartu zuten zazpi pertsonen kontra. «Talde kriminal antolatu bat» osatzea eta bortxa delituak egitea egozten diete.
Komiteak azaldu zuenez, hasiera batean fiskala «talde kriminalaren» akusazioa bertan behera uzteko prest bazen ere, Palacio de Arozteguia S.L. akusazio honekin «tematu» da. «Beraz, akordiorako aukera zaborrontzira bota dute; ondorioz, Aroztegiko auzia epaiketara joanen da», salatu zuten.
«Bidegabekeria» hau salatzeko, Iruñean otsailaren 1ean manifestazio nazionalera deitu dute eta euskal herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete. «Zazpi gara auzipetuak, baina herri oso baten kontrako zigorra da hau», eman zuten aditzera auzipetuek.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
