Jakak eta Imazek zakura sartu dute lehen garaipena
Erik Jakak eta Ander Imazek osatutako bikoteak Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuri 22-16 irabazi zien atzo, Basauriko Artunduaga pilotalekuan, Binakako Txapelketako lehenengo jardunaldiko azken partidan.

Jakak eta Imazek osatutako bikotea Peña II.a eta Albisuri gailendu zitzaien atzo Basauriko Artunduaga udal pilotalekuan. Hasieran gorriak 8-0 aurreratu ziren. Lehen minutuetan Jaka eroso aritu zen, bi paretaz eta gantxoz egindako zenbait tanto eder eskainiz.
URDINEN AHALEGINA
Urdinak, partikularki Albisu, jokoan sartu ziren eta hurrengo tantoetan bi bikoteak berdinduago egon ziren. Peñak eta Albisuk ekimena eskuratzea lortu zuten eta jarraian sei tanto egin zituzten, gorriengandik soilik bira kokatuz. Markagailuan 14-12koa zegoela, partidako tantorik luzeenetarikoan, Peña II.ak huts egindako gantxo batek urdinen “ratxa”-ri amaiera jarri zion. Hortik aurrera, gorriek berriz jokoa berreskuratu zuten eta, bi bikoteak partida hasieran baino berdinduago egon baziren ere, Jakak eta Imazek haien abantaila mantendu eta handitzen asmatu zuten.
AKATS DEZENTE
Lau jokalariek akats ugari egin zituzten. Jakak zenbait hanka-sartze egin arren, inspirazio handiko tantoak egin zituen. Imaz ere ongi aritu zen, baina zenbait akats egin zituen, besteak beste, ezkerrarekin bueltatu beharreko bi tantotan eskuinarekin ematen saiatzeagatik. Albisu ongi aritu zen eta Peña II.a izan zen lauren artean maila eskasena eman zuena.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
