Jon URBE AFP
BEGIRADA

Kirolari arrazializatuen %16k diskriminazioa izan dute

SOS Arrazakeriak Estatu espainoleko kirol munduko arraza diskriminazioari buruzko 2024ko txostena aurkeztu du. Inkestatutako kirolarien %48,4k diskriminazio arrazistaren bat ikusi dute beren jardunean. Kirolari arrazializatuen eta migratuen esperientziei dagokienez, %16,7k adierazi dute diskriminazio arrazista jasan dutela kirol arloan. Inkestatutako guztien %38,9k balorazio negatiboa dute egoera hori desagerrarazteko kirol erakundeen eta erakunde publikoen inplikazioari buruz, eta neurriak eskatzen dizkiete.