Azoka eta «meloi handi bat»: euskal kulturgileen kuotak hedabideetan
Euskal kulturgintzaren transmisioa hedabideetan nola gauzatzen den ezagutzeko ikerketa egin du EHUko Behategia taldeak. Ondorio batzuk plazaratu zituzten atzo Azokan, eta behar bat ere zehaztu zuten: kuoten meloia zabaltzea, esku artean usteltzen utzi aurretik. Baina egunak gehiagorako ere eman zuen, jendetza batu zen bigarren jardunaldian.

Azokak badu xarma berezi bat. Askorentzat urteroko bilgunea da eta, beste askorentzat, euskal kulturak urtean zehar utzi dituen gutizien dastagunea. Izaera desberdineko egun sorta da Durangon bateratzen dena. Egon zaitezke kafe bat hartzen jardunaldia abiatu aurretik, eta Iñigito Txapelpunkekin gosaldu bere azken sorkuntzaz hizketan edo tabakoa uzteko beharraz (abenduaren 18an duzu zita, akordatuko naiz). Eta bada, ere, kontu serioetarako toki hausnarkorra, dena ez baita festa, eta Azokan erakusten diren lanak ibilbide luze baten ondorioa ere badirelako. Zentzu horretan, galdera ezinbesteko baten bueltan aritu ziren atzo Azokan, eta kazetariak garen aldetik -eta gaia intereseko zaigulako ere, nahiz eta askotan ez dagokigun Damoklesen ezpata bizkar gainean daramagun-, euskal kulturak hedabideetan duen presentziaz egindako ikerketaren ondorioetatik etorritako proposamenak entzutea ezinbesteko zitzaigun atzo Landakoko Talaian. Libe Mimenza EHUko irakasle eta Behategiko kideak eta Amagoia Gurrutxaga kazetari eta Lanarteako ordezkariak eman zituzten zehaztasunak.
Ikerketa horrek, 2023ko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra Euskal Herriko hedabideetan euskarazko kulturgintzak izan duen presentzia neurtzea izan du helburu. Horretarako, hamaika hedabideetako (tartean, NAIZ) laginak hartu dira eta adimen artifizialaren laguntza baliatu da datuen metaketa eta ondorengo azterketa egiteko. Helburuetako bat, «euskal kulturgileak detektatzea, euskal kulturgileen presentzia nolakoa den detektatzea», Mimenzak berak zehaztu zuenez.
Ikerketaren ondorioen artean aipatu zuen kategoria minorizatuena behar denean ezagutzea, prozesu automatikoak bakarrik ez direla nahikoa eta euskal kulturgileen datu base handiena sortu dutela, etorkizuneko azterketetan lagungarria izan daitekeena.
Halaber, esku artean dituen datuen arabera, panorama desberdina marraztu zuen euskarazko hedabideen eta hedabide elebidunen artean. «Euskaraz argitaratzen diren edukiak dira euskarazko kulturgileen ikusgarritasuna gehien lantzen dutenak», baieztatu zuen, eta haiek dira ere, bere hitzetan, euskarazko kulturgile gehiago agertzen dituztenak, diziplina guztietan.
KUOTEN MELOIA
Iragan urriaren 26an “Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak” jardunaldia antolatu zen, eta, han eman ziren ondorioez gain, atzokoan aurrera begirako proposamen bat egitea izan zuten xede, euskal kulturgintzaren presentzia hedabideetan are gehiago bermatze aldera.
Zentzu horretan, Amagoia Gurrutxagak hartu zuen hitza, Lanartearen izenean. Kulturgileen egoerara jo zuen zuzenean eta Administrazioari egin zion erreferentzia: Euskarazko kultura babestu eta sustatzeko politikak egon badaude, eta hori betearazteko ardura duten erakundeak ere bai, «baina ikusten duguna da sektoreko kulturgileak merkatuaren eskuetan utzita daudela, eta merkatuak ez du salbatzen txikia. Eta hori ez da soilik kulturgintzan gertatzen, galde diezaietela bestela baserritarrei», ohartarazi zuen.
Gurrutxagak logika hori apurtu behar ote litzatekeen galdetu zuen, txikien aldeko politika aktibo bat gauzatuz. Hartara, euskarazko kulturari lekua bermatu behar zaiola azpimarratu zuen, «fokuaren parte bat utzi behar da beretzat, ze ez bada horrela ezartzen, fokua jaten du nagusi denak, erdarek». «Interesgarria da ingelesa aipatzea. Hitz tabu bat bihurtu da kuota hitza gure artean, baina, ingelesari esker, beraiek hasi dira beraien kultura babesteko kuotak ezartzen». Eta eredu batzuk aipatu zituen: «Frantzia 90eko hamarkadan hasi zen, AEBekin merkatu akordioa sinatzera zihoanean. Beraien hizkuntzaren araberako kuotak ezarri zituzten hedabideetan, beraien hizkuntzan sortutako kulturari gutxieneko kuota ezarri zitzaion». Portugal, bigarrena, «bertan ere ezarrita daude aireratzen den musikaren arloan, adibidez, kuota batzuk eta pandemia garaian eutsi egin zion kuotari, bertakoari mesede eginez». Estatu espainola, hirugarrena: «Espainiak, orain arte oso refraktarioa izan denak, ikus-entzunezko gutxienezko legeak ezarri ditu, katalanei esker, ofizialak diren beste hizkuntzei ere toki bat eskatzeko erreklamatu ondoren».
Kuoten gaiari helduta, beraz, «meloi handi bat» eta hura zabaltzearen aldeko hautua agertu zuen, «esku artean usteltzen utzi aurretik». «Gure ustez ireki behar da kuotak ezartzeari buruzko eztabaida, betiere gutxituta dagoen hizkuntzaren alde, gero eta ez gutxituagoa izan dadin. Hori omen da gure helburua, goazen bada neurriak hartzera», esan zuen.
Hedabide elebidunei erreferentzia egin zien -«Azokari begiratzen diote euskal kulturari bizkar ematen dioten hedabideek ere»- eta eztabaida zabaltzeko atea ireki zuen: «Ea denok lortzen dugun euskal kulturaren arnasgunea izatea».
BEKAREN ONDOTIK, TELESAILA
Eztabaida potolo bat zabaltzeko gonbitetik, aurkezpen xaloago batera.
Urterik urte, Durangoko Azokak sormen beka bat esleitzen dio proiektu bati. Iaz, 2023an, Marramiau sorkuntza taldeak eskuratu zuen eta atzo ezagutzera eman zen urtebeteko lanaren ondotik lortutako emaitza. “Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz” du izena eta, sei kapitulutan banatuta, haurrei eskainitako animaziozko telesaila da.
Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbidek osatzen dute Marramiau kolektiboa.
Haurrez lepo beteta zegoen aretoan egin zuten aurkezpena eta, egiari zor, eguraldi kaskarrari lagungarri zaion aretoa ikusle txikiz alaitu zen. Etorkizuneko kulturazaleak zaindu beharreko taldea dira, zalantzarik gabe.
Hamar minutu inguruko sei kapitulu ditu telesailak, eta banaka zein jarraian ikus daitezke. Izenak ondo dioen bezala, bi munduren arteko zubia eraiki dute telesailean. Ekai eta Nahi estralurtarrak ezagutuko ditu Izeik, urteetan itxita egon den argi-zubi bat irekiko baitute, bi planeten artean bidaiatzea ahalbidetzen duena.
Marramiau sorkuntza taldea gainerako egunetan ere presente egongo da Durangoko Azokan. Izan ere, Landako Guneko erakusmahai batean, haien lanean oinarritutako irudiak eta bestelako produktu batzuk eskainiko dituzte.
Iazko bekaren ondotik sortutako lanaren amaitza aurkeztu eta gero, 2024koa nori egokituko zaion jakitea falta da orain. Aurtengo Sormen Beka, Durangoko Azokak eta Durangoko Udalak ematen dutena, bihar ezagutzera emango dute, Museoan egingo den agerraldi batean. Azokan erakutsi ahal izateko esku-hartze artistiko bat izango da saritua.
Artefaktua, mirar al pasado para apuntalar las bases del futuro
Durango Azoka es una cita anual de incalculable valor en cuanto a la cultura vasca se refiere. Miles de personas peregrinan hasta Durango para demostrar su apoyo a la feria cultural más importante del país. Desde las primeras horas de ayer, una multitud se agolpaba en los accesos de entrada a Landako. El aforo es el que manda, y cientos de personas aguardaban bajo la lluvia su turno para entrar en Durangoko Azoka. Llovía, pero se notaba que la gente venía con ganas. Consumir es el sustento más importante de la producción cultural, pero también lo es esa red de personas que apoya esa nebulosa que ejerce de unión dentro de una comunidad.
Y es que en estos tiempos tan líquidos, la impronta humana se convierte en un elemento de mayor importancia. Las comunidades y las gentes que las conforman han sido siempre parte activa de cualquier sociedad y, más si cabe, en la nuestra. Es por ello que este 2024 que ya está llegando a su término lo hemos dedicado a realizar un ejercicio periodístico que mira por el retrovisor de la historia para apuntalar nuevas bases de cara al futuro. Y todo ello se ha transformado ahora en un libro que viaja 50 años en nuestra historia periodística.
GARA acude este año a Durangoko Azoka con una oferta única y exclusiva, donde se realiza un repaso de lo acontecido a lo largo de todas estas décadas. Y es que, si “Egin” y GARA no hubieran existido, ¿cuál sería nuestro conocimiento sobre algunos de los sucesos clave de este país?
Los visitantes llegan, miran las ofertas en los stands e interactúan con la vida que se genera en Landako, y nosotras, lo seguiremos contando. A.K.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
