Guillaume FAUVEAU
BEGIRADA

Laborarien kezka, ziurgabetasunaren aurrean

Grand Basque-ko biribilgunean protesta ekimena egin zuten atzo goizean FDSEA eta JA64 sindikatuek. Traktoreen laguntzarekin, Baionan trafikoa moteldu zuten. Ekintza horrekin Mercosur akordioa arbuiatzearekin batera, Michel Barnier lehen ministroaren dimisioak -zentsura mozioaren ondorioz- laborarientzat ukan ditzakeen albo kalteak agerian ezarri nahi izan zituzten. Izan ere, aurreko Gobernuarekin adostutako hainbat neurri hutsean gera litezke.