Santa
Probokazio hutsa izan zen -«Entzun al duk Erentxunen lerdokeria berria?»-. Horrela esanda nola ez entzun... eta neuk amua irentsi: bi egun pasa ditut “Santa está en San Sebastian” burutik kendu ezinik. Ea sukarrak laster hartzen duen beheranzko joera, bestela erotu egingo nau kantuak. Onartzen dut topiko baboez beteta dagoela pop kultura, eta asko gustura eta beste batzuk oharkabean irensten ditudala (ez dut ahotsa altxatuko horren aurka). Nabaria da, bestalde, kantariaren Sanse hori ez dagoela nire leku kutunen geografian, eta ez dudala nire burua inon antzematen bertako lekuetan. Baina berdin dio, ariketa “bizarroaren” ondorioak ordaintzen ari naiz. Ohartu al zarete zein labaina den cool izatearen eta kaiku hutsa gertatzearen arteko muga? Zein zaila den urteetan sartutako musikariarentzat musika-negozioaren oihan basan bere burua nabarmentzea? Zer egin behar duen artistak ospearen zaplada batzuk jaso ahal izateko? Eta nahiago dut harantzago ez joan, zeren eta, egoera honetan, ondorio askoz ere paranoikoagoak zerrendatzeko gai izan naiteke, beste ordu erdi bat emanez gero. Horregatik, zutabe erretxin hau hemen amaituko dut, gogoratuz, hori bai, kontua ez litzatekeela, agian, gehiegi hobetuko, “Horra Mari Domingi” kantatu izan balu. Bai, ziurrenik, Eguberri-izpiritua da falta zaidana.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
