Arpilatutako ondasun kulturalak
Mati Diop zinemagileak zuzendutako ‘‘Dahomey’’ dokumentalak garai kolonialean arpilatutako ondasun kulturalen itzulera aztertzen du. 1892an Estatu frantseseko tropa kolonialek Dahomeyko Erresuman (egungo Benin) lapurtu zituzten 26 objektu ditu ardatz filmak. Objektu hauek, Glele eta Behanzin bezalako erregeen tronuak eta estatuak barne, Parisetik Beninera itzuli zituzten duela gutxi. Aurtengo Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi duen lan hau lirismoa eta politika uztartzen dituen dokumentala da; ekarpen esanguratsua egiten dio zinema afrikar garaikideari. Memoria historikoa, nortasun nazionala eta kolonialismoaren inplikazioak jorratzen ditu, besteak beste.
Narratiba poetikoa erabiliko du dokumentalak, itzulitako estatua baten perspektiba barne, irudiak, off-eko ahotsa eta Abomey-Calaviko Unibertsitatean egindako eztabaidak uztartuz.
Mati Diop aktore eta zuzendari frantziar-senegaldarra da. 2019ko Canneseko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Palma lortzeko lehiatu zen lehen zinemagile afrikarra izan zen, “Atlantics” filmarekin.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
