70eko hamarkadako thrillerren esentzia

Hirurogeita hamarreko hamarkadako thriller klasikoen esentzia duen seriea da. Telesaileko protagonista bizitza bikoitza duen Helen Webb (Keira Knightley) da: Bretainia Handiko defentsa ministroaren emaztea da, baina baita senarraren sekretu profesionalak argitzen dituen espioia ere.
“Palomas negras” (“Black Doves”) Londresen Gabonetan girotutako thrillerra da. Egunotan ikusteko proposamen paregabea da eta, gainera, euskarazko azpitituluekin iritsi da.
Seriean aktore zerrenda nabarmena topatuko dugu; ezagunenak Keira Knightley, Ben Whishaw eta Sarah Lancashire dira. Helen Webb, Knightley-ren pertsonaia, bereziki interesgarria eta mamitsua da; anbiguotasun moralez beteta dago eta inguru gris etengabe batean bizi da. Hamar urtez “Black Doves” izeneko erakunde misteriotsurako senarraren sekretuak filtratzen aritu da. Erraza da berarekiko enpatia sentitzea baina, aldi berean, eztabaidagarria da bere jokabidea. Ez da telesaileko gaiztoena, baina ezta zintzoena ere.
Ben Whishaw du bidelagun Knightleyk espioitza-serie honetan, eta honek ere antzezpen lan nabarmena egingo du. Bi aktoreen arteko kimika oso sendoa da eta istorioa asko elikatzen dute.
Gabonetan girotuta egotea ez da ausazkoa. Eguberriko atmosferan murgiltzeaz gainera, garai jakin horrek eragina izango du gidoiaren zenbait pasartetan ere.
Hainbat egoera ezin sinetsizkoak dira. Baina, ikus-entzunezko batekin katigatzeko gogoz bazabiltza, proposamen paregabea da honakoa. Generoaren barruan ezer berritzailerik eskaintzen ez duen arren, protagonisten antzezpen lan bikainei eta pantailaratze biribilari esker, ezin hobeto funtzionatzen du telesailak. Generoaren klixe guztiak topatuko dituzue, baina oso eraginkorra eta bizia da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
