Erakunde arteko mahaira joateko eskatu diote Balenciagako langileek Madrili
Balenciagako enpresa batzordeak Gobernu espainolari eskatu dio erakunde arteko mahaiko kide izatea onar dezala, ontziola salbatuko duten konponbideak bilatzeko helburuz, hartzekodunen konkurtsoa eskatu duela-eta.
Langileen ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Zumaian. Adierazi zuten Lakuako Gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumaiako Udalak eta Balenciagako zuzendaritzak onartu egin dutela batzordearen proposamena, enpresaren etorkizuna bermatuko duten konponbideak bilatzeko «mahai bateratu bat» osatzekoa.
Joan den astean langileek erakunde horiei guztiei dei egin zieten, baina atzo arte, behintzat, ez zuten Madrilen erantzunik jaso.
Batzordea «haserre» agertu zen Pedro Sanchezen Gobernuarekin, «enpresa eta lanpostuak salbatzeko funtsezko zatia delako». «Euren erabakia berriz aztertzeko eta parte hartzeko deialdi publikoa egin nahi dugu, oraindik garaiz daude. Ez dugu langileen aurrean jartzerik nahi, gure ondoan nahi ditugu», esan zuen David Tejera (CCOO) batzordeko presidenteak.
Aldarrikapen horrekin, batzordeak elkarretaratzea egingo du hilaren 18an, Gobernuak Donostian duen Ordezkariordetzaren aurrean. Halaber, babes bila, alderdi politikoekin bilera erronda bat hasiko duela iragarri zuen.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
