C. Tanganaren debuta zuzendari lanetan
Yerai Cortes pertsona ezaguna da flamenkoaren munduan, eta Anton Alvarez (C. Tanganak), ezagutu zuenean, txundituta geratu zen haren talentuarekin. Elkarrekin disko bat grabatzea erabaki zuten, eta proiektuaren prozesu artistikoa erakutsi nahi izan du zuzendari espainiarrak bere lehen film luzean. Esperientzia musikal bat den dokumental honek pasioz, maitasunez eta barkamenez betetako istorio bat du oinarri.
Premisa horretatik abiatuz, lan honek Cortesen bizitza pertsonala eta profesionala aztertzen ditu, eta bereziki gurasoekin duen harremanean eta musika flamenkoarekiko duen pasioan zentratzen da.
Cortes ezohiko figura da flamenkoaren barruan; ijito tradizionalistenek asko errespetatzen dute, baina baita bera partaide den olatu berriko artista abangoardistek ere. Erakusten du flamenkoak eboluzionatzen jarraitzen duela
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean aurkeztu zen lana, eta Aipamen Berezia jaso zuen. Filmaren aurkezpenean, Cris Trenas dokumentaleko ekoizleetako batek esan zuen: «Abentura zoragarria izan da Yerai eta bere familia ezagutzea. Oso prozesu bizia eta polita izan da. Une zailenek ere balio izan dute pelikula hobea egiteko. Oso harro gaude gertatu den guztiaz» .

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
