Haurrekin zinemara
Zinema Euskaraz EAEko zinema-areto komertzialetan eta zirkuitu alternatiboetan haurrei eta gazteei zuzendutako euskarazko filmen eskaintza sustatzen duen programa da; Zineuskadi Elkarteak bultzatzen du, EZAEren laguntzarekin.
Guztira hamar izenburu bikoiztu dituzte aurten, eta laster hamaikagarrena, eta aurtengo azkena, iritsiko da, “Klara eta hazi magikoen misterioa”.
Zinez albiste pozgarria da, jakina, baina bizpahiru izenburu salbu, erdipurdiko filmak dira eta sentsazio berbera izan dut ia guztiekin: beherapenetan arrantzatuz topatu dituzten pelikulak dira, ez da benetako apustu irmorik egiten. Tira, agian saiakerak egiten dira eta eragozpenak edo zailtasunak beste norabide batetik datoz? Nork jakin.
Argi dago etorkizunean mundua euskaraz ulertu nahi badugu, euskara gehiago behar dugula gure pantailetan ere.
Plataformetako euskarazko eskaintza asko handitu da azken hilabeteotan, eta gure txikiek euskarazko edukiak zineman ikusteko aukera izatea primerako albistea da, noski -jarrai dezatela bide horretatik, arren-, baina datozen urteetara begira ederra litzateke nazioarteko gainerako haurrek ikusten dituzten lehen mailako izenburu arrakastatsuenak ere euskaratzea.
Katalunian, esaterako, “Vaiana 2” eta “Del Reves 2” katalanez estreinatu dira aurten; euskaraz zergatik ez?

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
