Eliza Katolikoaren botere borrokak eta sekretuak

Ustekabeko heriotzaren ostean, Aita Santu berria aukeratzea dagokie elizgizonei, eta Lawrence kardinalak izango du konklabea zuzentzeko ardura; Ralph Fiennesek jokatu du protagonistaren rola.
Robert Harris idazlearen izen bereko eleberrian oinarritzen da “Cónclave” filma, eta intriga, erlijioa eta politika uztartzen dituen narrazioa du oinarri. Tentsioz beteriko giro hermetiko bat erabiliz, boterea, fedea eta giza anbizioaren gatazka bezalako gaiak aztertzen ditu.
Filmaren indarguneetako bat Ralph Fiennesen antzezpen lana da. Bere ohiko maisutasunarekin, ñabarduraz eta barne gatazkaz betea dagoen pertsonaia konplexu bati bizitza ematea lortzen du.
Aktoreen lanaz gain, Bergerren zuzendaritza zehatza eta dotorea eta alor teknikoa, oro har, oso nabarmenak dira; korridore ilunak eta zeremonia solemneak argazki zuzendaritza bikainarekin ezin hobeto uztartzen dira, zeinak itzal eta argi epelak erabiltzen dituen misterio eta erreberentzia aura areagotzeko. Musikak, soila baina eraginkorra denak, isolamenduaren eta presio moralaren sentsazioa goratzen du; ez da batere inbaditzailea.
Gidoia sendoa den arren, une batzuetan istorioa gehiegi luzatzen da. Lehen zatiaren eraikuntza narratiboa zehatza da, baina azken ordu erdian apur bat itzaltzen da. Filmean zehar dauden elkarrizketa burutsuak desagertu egiten dira eta azken zatian azalpen luzeegiak nagusitzen dira; neurri batean zenbait pertsonaien logika hautsi egiten da.
Vatikanoaren barrunbeetan barneratuko zaituen filma da; intrigaz, konspirazioz eta ezkutuko itunez betetako thrillerra, Eliza Katolikoaren botere-borrokak eta sekretuak ardatz dituena.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
