Gabonetan opari bikoitza egiteko aukera dira opari solidarioak
Opari solidarioen kanpainan parte hartzen duten zazpi erakundeetako bi dira Arrats eta Pausoka elkarteak. Lehenak egoera ahulean dauden familien seme-alabak zaintzen ditu, eta bigarrenak, behar bereziak dituzten familiak lagundu. Lourdes Albizuri, Esti Iruretagoiena eta Elena Rosales proiektuko kideekin bildu da NAIZ Irratia.

Gipuzkoako sektore ekosozialeko zazpi erakundek aurten kanpaina bateratua egin dute konpromisoaren beldur ez diren pertsonentzat. Oparitzea, kontsumo ekintza ez ezik, jasotzen duenari arreta eta estimua emateko keinua da. Enpatia ekintza txikiek mundua aldatu dezaketela uste dute eta, katalogoko edozein produktu erosiz gero, Gipuzkoako sektore ekosozialeko erakundeentzako laguntza zuzenean eman dezake herritarrak.
Opari solidarioa Black Friday-ren egun berean abiatu zen, Elena Rosales Kutxa Fundazioko Gipuzkoa Solidarioko kideak nabarmendu duenez, erosketak egiteko beste modu bat ere badagoela erakusteko. Katalogo polita prestatu dute eta, jendeak opari ederrak egiteaz gain, elkarteak ezagutzea eta bultzatzea da asmoa.
Kanpaina hau martxan jarri dutenetako bi elkarte dira Arrats eta Pausoka. Arratsek jatorrizko herrialdeetako emakumeen jantzi tradizionalekin egutegia, sukaldaritza multikultural tailerra eta artisau piñatak eskaintzen ditu. Pausokak, berriz, eskumuturreko solidarioa eta kit berezia.
ARRATS, UMEEN BABESLEKU
Lourdes Albizuri Amilategi Arrats elkarteko boluntarioa da. Egoera oso ahulean dauden emakumeen seme-alabak zaintzen dituzte bertako Txiki Txokon. Erregularizazio prozesuan dauden emakume migratzaileak dira gehienak.
Ume hauek zaintzen ditu elkarteak modu boluntarioan, sarri askotan amek ordu luzeko lan jardunaldiak egiten dituztelako, ordutegi kaskarrekin, ez dutelako dirurik haurtzaindegia ordaintzeko eta ezta sare sozialik ere. Bi-hiru urte arteko umeak hartzen dituzte Txiki Txokon, eskolan hasi aurretik, eta amekin ere lanketa bat egiten da, beraien arazoak jorratzeko eta indartzeko, beren egoera txarra pasa dezaten.
GIZARTE INKLUSIBOA, PAUSOKA
Behar bereziak dituzten hamabi familia elkartu ziren 2012an, saretzeko eta umeen eta senideen bizi kalitatea ahalik onena izateko. Gaur egun ehun bat izango dira, eta bi terapia zentro dituzte: Hernanin eta Urnietan.
Esti Iruretagoiena Kastro bertako langilea da. Azaldu duenez, kalitatezko terapiak, senideen akonpainamendu laguntza, haien errealitatea ezagutaraztea eta gizarte inklusiboagoa lortzea dute helburu.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
