Andoni CANELLADA FOKU
KLIK

Arte Ederren Urrezko Domina jaso du Atxagak

Bernardo Atxagak Gobernu espainolaren Arte Ederren Urrezko Domina irabazi zuen atzo, arteari eta kulturari egindako ekarpenagatik. 38 domina banatu zituzten, eta, asteasuarrarekin batera, Elvira Lindo idazlea, Robe Iniesta Extremoduroko abeslari eta konpositorea eta Maribel Verdu, Aitana Sanchez-Gijon eta Eduard Fernandez aktoreak goretsi zituzten, besteak beste. Ez da Gobernu espainolak euskaraz gehien irakurri eta itzuli den idazlea ohoratzen duen lehen aldia; Atxagak 2019an Letren Sari Nazionala eskuratu zuen, eta 1989an Narratibako Sari Nazionala.