Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

REE bazterrak nahasten

Itxaso eta Castejon arteko goi tentsioko linearen aurkako plataformak salatu zuenez, Red Eléctrica Española (REE) lursailak erosten saiatzen ari da, nahiz eta proiekturako baimenik ez eduki; eta berez, teorian, ez luke trazadura ezagutu behar. Plataformak «REEren praktika gaitzesgarriak» salatu ditu, eta lasaitasunerako deia egin die lurren jabeei. «Enpresa elektrikoarekin inolako akordiorik ez sinatzea gomendatzen dizuegu, dagozkion baimenak ez dauzkan bitartean».