Errepaso azkarra
Ate joka dago 2025. urtea eta, urtero legez, ikus-entzunezkoen zakuan gordeta daukaguna atera, sailkatu eta ikusitakoaren balorazioa egitea tokatzen da.
Telesailen alorrean hiru iruditu zaizkit bereziki biribilak.
“SAMBRE”; Estatu frantsesaren historian emakume gehien bortxatu dituen gizonezkoaren benetako kasua du hizpide. Ikuspegi berritzailea eta narrazio zirraragarria eskaintzen duen ezinbesteko obra iruditu zait.
“QUERER”: zehaztasun ia kirurgikoz onespenaren eta tratu txarren inguruko erradiografia hiperrealista aparta osatu du Alauda Ruiz de Azuak. Hunkitzea eta batez ere gogoeta eragitea lortzen du ekoizpenak.
Eta “RIPLEY”: Patricia Highsmithen Tom Ripley pertsonaiari buruzko eleberri sorten egokitzapena zuri-beltzezko harribitxia iruditu zait. Hitchcocken oihartzunak dituen lan zoragarri horren argazki zuzendaritza lana hamarrekoa da, fotograma bakoitza artelana iruditu zait.
Pantaila handira jauzi eginez gero, beste hiru izenburu nabarmenduko ditut:
“THE SUBSTANCE”, basatia, gordina eta gorea;
“ALL OF US STRANGERS”, maitasunari, bakardadeari eta galerari buruzko film mingarria. Estetika ederrekoa, sotila, delikatua, gogorra. Eta Sean Baker zinemagilearen “ANORA”.
“Pretty Woman” filmaren b alde moduko bat sortu du, baina Coen anaien iragazkitik pasatutako tonu eta atmosfera medio. Narratzaile magistrala dela frogatu du berriz ere.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
