Betleem
Kufija batean bildutako haurrari titia ematen ari zaio egurrezko aulki xume batean eserita eta atzean duen hiriari bizkar emanda dagoen emakumea. Ez dago argi pertsonaiak hirian bertan dauden ala iristear diren. Eszena intimoa da, dena den, protagonisten baimenik gabe ikusten ari garena. Intimitate urraketa kutsua areagotzen du eszena behatzen ari garen tokiak: emakumea eta haurra inguratzen dituen porlanezko murru altuaren zirrikitu batetik ari gara begira. Zainduta dago murrua, ondo zainduta egon ere. Zirrikituaren albo batean talaia bat dago, presondegien antzekoa. Bi alboetan, bina soldadu, metraileta eskuan. Soldaduetatik hiruk soa aurrera zuzenduta dute, gugana, ikusleengana. Ikusten ditugu eta haiek ikusten gaituzte. Hirugarrenak zirrikiturantz du burua biratuta, eta murruaren bestaldean dauden emakumeari eta haurrari begira dago.
“Betleemerako bidea” (2021) izena du Sliman Mansour artista palestinarraren koadroak. Bibliako pasarte ezaguna gaur egunera ekartzen du, Israelek okupaturiko Zisjordaniaren testuinguruan. Buru gainean daramaten argi-koroagatik ezagutu daitezke Maria eta Jesus haurra, lehenago deskribaturiko emakumea eta haurra. Baina koadro osoa aintzat hartuta, ez ote dute bi pertsonaia horiek palestinar emakume eta haur ororen zaurgarritasuna errepresentatzen, gu haren lekuko isil garela?

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
