Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Ikatza Iruñeko artzapezpikuarentzat

Hilaren 30ean, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak argi eta garbi utziko dio Florencio Rosello Iruñea eta Tuterako artzapezpikuari «Eskuratzea dagoen bitartean, ikatza ekarriko dizuegula!». Azken 14 urteotan egin izan duen legez, kalejira antolatu du Iruñeko Gotzain Jauregiraino, eta bertan ikatza entregatuko du, Eliza katolikoa ondare komunaz jabetzen ari dela salatzeko. Ekimenaren aurkezpenean, plataformako ordezkariak Eliza katolikoa higiezin «zerutiartzat» jo zuen.