Apirilaren 11n Aberri Eguneko ekitaldi bateratua egingo du Euskal Herria Baterak Donostiako Kursaal aretoan

Apirilaren 11, ostirala. Egun hori hautatu du Euskal Herria Batera ekimenak 2025eko Aberri Egunean ekitaldi bateratua egiteko, 2024an Bilboko Campos aretoan horren aldeko deia egin ondoren.
Atzo bertan ezagutzera eman zuten Donostiako Kursaal aretoan egingo dela, eta Euskal Herria Baterak nabarmendu zuen ez dela izango ekitaldi soil bat. «Aberri Egunera arte eramango gaituen astebeteko ekitaldia antolatuko dugu. Dakizuenez, elkarrekin lan egiteko garaia dela uste dugu, eta horregatik 2025ean toki guztietako eragileak parte hartzera gonbidatuko ditugu, finean, Aberri Egunaren ospakizunarekin bat egitera», azaldu zuten antolatzaileek.
«Datozen asteotan berri zehatzagoak izango dituzue horren inguruan, betiere helburu nagusiarekin: nazio bat garela gogoratzea eta, besteak bezala, gure egun nazionala elkarrekin ospatu nahi dugula», gaineratu zuten.
«ELKARREKIN AZALDU ZER GAREN»
«Elkarrekin azaldu behar dugu zer garen eta zer izan nahi dugun. Une unitario bakarra ospatuko dugu, sentimendu beraren pean elkartzeko espazio bakarra ospatuko dugu, sentimendu beraren pean elkartzeko espazio bat sortu nahian, herri bateko izatearen sentimenduaren pean, hain justu ere, Euskal Herrian jaio gabe bertoko partaide sentitzen direnak barne», adierazi zuen era zehatzago batean Euskal Herria Baterak.
2024ko Aberri Egunean Bilboko Campos antzokian egun hau alderdikerien gainetik batera ospatzeko deia egin zuen Euskal Herria Baterak, Iñaki Goirizelaiak eta Estitxu Garaik irakurri zuten manifestu baten bitartez. Alderdiekin batera, bertan izan ziren sindikatuak eta euskara, hezkuntza, unibertsitate, kirola, diaspora eta beste arlo batzuetako ordezkariak. Orduan asmoa zena errealitate bilakatuko da apirilaren 11n.
Gogoratu behar da 2020an, pandemiaren erdian, sortu zela Aberri Egun bateratua ospatzeko helburua duen Euskal Herria Batera ekimena.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
