Guillermo Merino durangarra aske da, 24 urteko zigor osoa beteta
Guillermo Merino preso durangarrak askatasuna lortu du zigor osoa bete ondoren, atzo Etxeratek aditzera eman zuenez. Maiatzean baldintzapean aske irten zen, espetxean 24 urte eman eta gero, horietako 20 Euskal Herritik urrun, baldintza gogorretan.
2000ko urtarrilean Basaurin atxilotu zuen Polizia espainolak, ETAren «Bizkaia komando»ko kidea izatearen akusaziopean, eta geroztik kartzelan egon da.
Valentziako Picassenten eman zituen gatibu urte asko, baldintza gogorretan. 2017an oraindik hogei orduz itxita zuten ziegan, astean bost minutuko zortzi telefono dei baino ez zituen eta postaz bi gutun baino ezin zituen jaso. Haren senide eta lagunek 1.200 kilometro inguru egin behar zituzten joan-etorrian 40 minutuko bisita egiteko.
2020. urtean Euskal Herrira hurbildu zuten, Picassentetik Zaragozako Zuerara eramanda. Eta urtebete geroago Euskal Herrira ekarri zuten. Hortaz, Basaurin eman du espetxealdi luze honen azken zatia.
Hirugarren gradua eskuratzea izan zen kaleranzko hurrengo urratsa; 2023ko otsailean lortu zuen, eta maiatzean baldintzapeko askatasuna heldu zitzaion Merinori. Orain askatasun osoa berreskuratu du.
Gaur, abenduak 31, Sarek manifestazio bana egingo du Martuteneko eta Basauriko espetxeetatik abiatuta, 11.00etan eta 12.00etan, hurrenez hurren, “Etxera bidea gertu” lelopean. Beste hainbat udalerri eta auzotan ere mobilizazioak egingo dituzte, urte amaierarekin bat eginez.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
