URTEARI ARINAGO EKITEKO, 140 LASTERKETA
Ohikoa da urteari korrika agur esatea. Aurten, inoiz lortu gabeko zerrenda osatu du Lasterketak atariak, 140 saioren marka gaindituz.

Lasterketak atariak zenbaki esanguratsu bat eman du: 140 lasterketa baino gehiago antolatu dira abendu honetan, Hego Euskal Herrian, urteari agur esateko. Duela 16 urte hasi ziren lanean, 2008ko abenduan, eta afizioak bultzatutako proiektu honekin jarraitzen dute, «hasierako gogo berberez eta dena musu truk», adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek.
Ohikoa da urtea korrika eginez agurtzea, eta lasterketa ugari antolatzen da: sansilbestreak, gabon lasterketak, urte zahar lasterketak... «Aurten, inoiz lortu ez dugun zerrenda osatu eta 140 lasterketen langa gainditu dugu», azaldu dute. Batzuk dagoeneko egin dira, baina gehientsuenak gaur izango dira. Lerrook idazteko unean, guztira 145 lasterketa erregistratuta zituzten. Datuak etengabe eguneratzen doaz, eta nahi duen orok Lasterketak.eus webgunean ikusgai ditu azken berriak. Mapa bat ageri da bertan, herriz herri prestatutako lasterketa guztiak biltzen dituena, beren kartel eta xehetasunekin. Araban, sei herritan antolatu dituzte ekitaldiak, Bizkaian 31tan, Gipuzkoan 43tan eta Nafarroan 63tan. Atarian dioten bezala: «Bihar hobeto eta arinago!».

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
