Etorkizuna
Atzean utzitako urtea Percival Everetten “James”-ekin (2024) amaitu eta Tommy Orangen “Wandering Stars”-ekin (‘‘Izar alderraiak’’, 2024) heldu diogu hasi berri denari. “Adventures of Huckleberry Finn” (1884) nobelari keinu baino gehiago egiten dio Everetten lanak: (h)istori(o)a ihes egindako Jim esklaboaren ikuspuntutik azalduta herrialdea (AEB), idazlea (Twain) eta irakurlea beren aurreiritziekin aurrez aurre jartzen ditu isildutakoari eta isilarazitakoari hitza emanda. “There There” (2018) nobelako protagonistak, Oakland hirian beren historia eta nortasuna negoziatzeko ahaleginean murgilduta dabiltzan cheyenne familiako kideak, berreskuratzen ditu Orangek “Wandering Stars”-en, galeraren, belaunaldi traumaren eta adikzioaren gainean gogoeta egiteko. Pasarteetako batean Lony gazteari bururatzen zaio Ipar Amerikako indigenak etorkizuneko gizabanakoak direla, mundu guztiak iraganekoak direla uste baitu baina existitu existitzen dira, «baina ez dakite oraindik hemen gaudela; beraz, etorkizunean gaudela ematen du». Baden eta ez den etorkizun horri nola heldu, izeba zahar Opalek argi du bizirautea ez dela nahikoa izango, bizirautea ez baita bizitzea. Baina zer nolako bizitza da posible genozidioaren eta oraindik indarrean den kolonizazioaren ostean, Turtle Islanden (Ipar Amerika) zein Palestinan?

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
