Hegan
Azken hegazkina noiz hartu nuen galdetu didazu, ea akordatzen naizen, bidaia tokiak oroitzen ditugula, baina hegaldiak ahantzi ohi zaizkigula erranez. Zientzia hori nondik atera duzun galdetu dizut, erantzunik eman gabe. Baina oroitzen dut duela 20 urte izan zela, urte batzuk lehenago hegaldian erretzen joan ginela ere akordatzen naiz; orduan ez zegoen egungo debekurik. Leonardo da Vinci polimatak esaldi hau aipatu zuela erran didazu: «Hegaldia dastatu ondoren, beti ibiliko zara begiak zerurantz zuzenduta, hara joan zarelako, eta beti hara itzuli nahi izango duzulako». Gurean, antzeko zerbait Joseba Sarrionandiak idatzi zuela erran dizut: «Preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen da beti». Hala ere, ez dudala uste preso ohiak berriz preso izateko gogorik ukango duenik. Bi gogo daude hor, pentsamendua eta desira, eta azken hau egokitasunez erabiltzen den zalantza nirea. Hegazkinen istripuak areagotu egin direla, eta kutxa beltza beti salbatzen dela, material horrekin egin behar lituzketela hegazkinak. Esaldi hau beste norbaiti entzuna diodala erran dizut, eta istripurik ez ukaiteko onena lurrean gelditzea dela. Trenarekin eta autobusarekin ez dut istripuan pentsatzen, baina hegazkin batean sartu orduko goitik behera eroriko naizen beldurra baino ez dut.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
