Elestan
Argitaratu berri du Pamielak J.A. Irigarayren “Ele eta Hitz. Ahoz eta Idatziz” saiakera liburuxka. Bertan ahozkotik idatzirako bidearen eta harremanaren gaineko gogoetak eskaintzen ditu, eta, tartean, ahozkotasunak idatzizkoaren aurrean izandako galeraz. Galera horrek ahozko euskaran izan duen eragina kezkagarria dela irizten dio. «Egungo egunean literatura inoiz ez bezalako sorkuntza maila eta oparotasunean dagoen bitartean, kalitatez eta kantitatez, ahozkotasunaren bizitasunera mendratuz doa, nahiz eskolatu jendea inoizko handiena izan». Kezka hori jende askoren artean partekatua dela deritzot. Nola irauli egoera, ordea? Ahoz emandako ipuinen kontaketak lagungarri izan daitezke horretan. Prosaz emandako ahozko literatura ez dira ipuin soilak, badute atzetik tradizio bat, hizkuntzaren jolas aberasgarria eta ahozko hizkerarentzat eredu biziak. Irigarayk berak aipatzen du ederki: «Ahozko literaturan islatzen baitira hobekien izaera, iruditeria eta historia, nagusi ziren ideia eta jardunbideen ertzetan sortu-garatuak, helburu eta interes erlijioso, moralista edota apologiazkoek ez (hain) baldintzatuak». Kontalaritzak euskal iruditeriaren eraikitzean izan duen garrantzia ez da hutsala, beraz. Urte berria ele eta hitzez osa dezagun, elesta aberasgarria bihur dadin.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
