Martin LELIEVRE AFP
BEGIRADA

«Charlie Hebdo», 10 urte

Aldizkari satirikoak ale berezia atera du Al Qaedak bere kontra egindako ekintza armatuaren 10. urteurrenean. Mahomaren karikaturak argitaratu zituztela-eta, erlijio musulmanaren profeta mendekatzeko helburuarekin, Cherif eta Said Kouachi anaiek astekariaren erredakzioan eta kalean 12 pertsona hil eta beste 11 zauritu zituzten 2015eko urtarrilaren 7an. Gaur egun, “Charlie Hebdo”-ren egoitzaren kokapena sekretua da, eta kazetariak eta marrazkilariak segurtasun neurri zorrotzen babespean bizi dira.