Urumeara zaborra botatzeagatik ezarritako salaketaren informazioa eskatu du Eguzkik

Hiru urte igaro dira Eguzkik salatu zuenetik Urumean, Maria Kristina eta Mundaizko zubien artean hondakin pila bat zegoela. Somierrak, komunak, bizikletak, garbigailuak… Guztira, 7 tona baino gehiago. Orain talde ekologistak Donostiako Udalari galdetu dio salaketa hori zertan den.
Eguzkik hedabideetan egindako salaketak lortu zuen oihartzun handiari esker, Udalak neurriak hartu behar izan zituen, «nahiz eta hasieran erantzukizuna nola edo hala saihesten saiatu zen». Izan ere, Eguzkik gogoratu zuen «lehenbizi argudiatu zuela uholdeek eragindako hondakin pilaketa zela; gero, berriz, garbiketaren ardura Urarena edo Kosta Zerbitzuarena zela». Azkenean, talde bat bidali zuen hondakinak kentzera, hiru hilabete geroago.
Istorio hark atal berri bat izan zuen 2023ko apirilean, Udaltzaingoak ezagutarazi zuenean gizon bat atxilotu zuela, Urumean hondakinak pixkanaka baina etengabe botata, pilaketa harrigarri haren eragilea zelakoan. «Ingurumenaren aurkako delituagatik, Justiziak irmo jokatuko duela espero dut», adierazi zuen Marisol Garmendiak, une hartan Donostiako Ekologia zinegotzia zenak. Geroztik, ordea, hogei hilabete baino gehiago igaro dira, eta Udalak pertsona haren aurka jarritako salaketa zertan gelditu zen edo zertan den ez daki talde ekologistak. Horregatik, salaketa horri buruzko informazioa eta epaiketa egin den jakitea eskatu zuen.«Herritarrok informazio hori jasotzeko eskubidea dugula uste dugu, are gehiago gertatutakoaren neurria eta larria kontuan izanda», adierazi zuen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
