Begiratzera eta entzutera «behartzen» gaituen lana

Arantxa Aguirreren “Ciento Volando” dokumentalak Eduardo Chillida eskultorearen ikuspegi nahiko berria erakusten du. Jone Laspiur aktorea da kontakizunaren eta narrazioaren gidaria eta berak barneratuko gaitu artistaren mundu berezi eta lasai horretan. Laspiur aukeratu izana ez da ausazkoa; aktorea eta abeslaria izateaz gain, gradua egin du Arte Ederretan. Eskulturako espezialitatea ikasi zuen eta aita eskultorea du. Lan honetarako jaio zela dirudi.
Irudiek eta soinuek bete-betean murgiltzen gaituzte obren eta naturaren arteko sinergia horretan, eta, era berean, eskultorearen berezko lasaitasun egoerara eramaten gaituzte. Itsasoa eta Chillida Leku, Zabalaga baserria, dira filmak biltzen dituen lekukotasunen agertoki nagusiak.
Pertsona lasaia zen Chillida, eta dokumentalaren helburuetako bat hori da: erritmo patxadatsua erabiliz, ikuslea kontenplaziozko egoera batean barneratzea. Geldiune bat hartu eta paisaia, ingurunea edota eskulturak inongo presarik gabe behatzea. Erritmo bizia duen ikus-entzunezko entretenigarri baten bila bazabiltza, egon ziur “Ciento Volando” ez zaizula batere erakargarria irudituko. Denboraren eta espazioaren kontzeptua asko aipatzen da lanean; lan honek entzutera, begiratzera “behartzen” gaitu.
Argazki zuzendaritza lana bereziki nabarmena iruditu zait, irudi ederrak eta oso esanguratsuak ehizatu dituzte beren kamerekin. Agertoki nagusia asko aldatzen ez den arren, urtaro ezberdinetan, eguneko ordu ezberdinetan eta argi ezberdinekin grabatu izanak zerbait bizia eta oso organikoa eransten die irudiei.
Naturaren hotsekin eta oro har soinuekin egindako lanketa ere oso aipagarria da.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
