Bilbo eta Gasteiz arteko autobus bidaiak %20 merkeagoak izango dira
Bilbo eta Gasteiz arteko garraiorako kontzesio bateratu berriak txartel arruntaren prezioan %19,8ko beherapena eskainiko du. Horrez gain, Bat, Barik eta Mugi txartelak erabili ahal izango dira bidaia bakoitzeko %20ko deskontuarekin, eta hilabeteko, hiruhileko eta urteko bonuak erabiltzaileen eskura ipiniko dira.
Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek elkarrekin kudeatutako kontzesio honek bi hiriak eta haien inguruko aldeak lotzen dituzten linea guztiak integratuko ditu. Kontzesio bateratua behin betiko esleitu zaio Autobuses La Unión S.A. enpresari, hamar urterako.
Berrantolaketarekin batera, ordutegi batzuk aldatuko dira, maiztasun iraunkorragoa eskaintzeko. Eta zerbitzua eguneko azken orduetara luzatuko da: egunero 23.00etan bi noranzkoetan, eta ostiraletan eta larunbatetan 00.00etan.
Horrez gain, ibilgailuak modernizatuko dira: eserlekuen arteko espazio handiagoa, bideozainketa, entretenimendu sistemak, WiFi, USB kargagailuak eta bizikletentzako ainguraketak barne.
FORONDA ETA LOIURA LINEA BERRIA
Berritasun nagusietako bat Gasteiz eta Forondako zein Loiuko aireportuen arteko lotura zuzena sortzea izango da, eta zerbitzu hau 2025eko urtearen erdialdean hasiko da.
Linea berri honek 15 euroko tarifa finko berezia izango du, «bere berezitasunagatik». Egunero 9 zerbitzu egongo dira noranzko bakoitzeko iraila eta ekaina bitartean, eta 13 udako hilabeteetan.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
