Obsesioak eta burrunba entzungaitzak

Beste inork entzun ezin duen soinu batek oinazetutako emakume bati buruzko thriller psikologikoa da “The Listeners” telesail britainiarra.
Britainia Handi bitxi eta zehaztugabe batera bidaiatuko dugu telesailean. Bertan, Claire Kutty (Rebecca Hall) ingeles irakaslearekin egingo dugu topo; bera da telesaileko protagonista nagusia, eta beste inork entzun ezin duen soinu batek oinazetzen duen emakumea. Hainbat medikurengana jo arren, inork ez du lortuko gertaera horren zergatia argitzea.
Itxuraz, kalterik egiten ez duen soinu txiki bat besterik ez da, baina Claireren egunerokoa zapuzten joango da pixkanaka: hala, senarrarekin eta alabarekin duen harremana bere obsesioaren zamapean hondoratuko dira.
Osagai horiekin guztiekin, proposamen ausarta burutu du Janicza Bravo zinemagileak: ezin hobeto orekatu ditu tentsio psikologikoa, atmosfera kezkagarria eta narratiba dramatikoa.
Etengabeko ziurgabetasunean murgilduko du ikuslea, eta errealitatearen eta pertzepzio subjektiboaren arteko lerro mehea aztertuko du.
Kontakizunean Rebecca Hallek antzezpen lan nabarmena egiten du. Pertsonaiaren obsesioa eta bakartzea transmititzeko duen gaitasuna funtsezkoa da telesailaren narratiba elikatzeko.
Soinuak eta musikak garrantzi berezia dute istorioan, noski, baina baita forman ere; beraz, gomendagarria da telesaila entzungailuekin ikustea. Burrunba hobeto entzungo duzue, soinu diseinuak dituen ñabardura guztiak sakonki aztertuko dituzue, eta murgiltze esperientzia aberasgarriagoa izango duzue, oro har.
Oso gomendagarria.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
