Literatura-mentoretza programa abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak
Idazleei literatura testuak garatzen laguntzeko mentoretza programa abiatu berri du Euskal Idazleen Elkarteak (EIE). Lehen edizio honetan, hiru proiektu hautatuko dituzte eta bakoitzari idazle bat lotuko zaio, zortzi hilabetez aholkularitza eskainiko duena.

Bakartia izan ohi da idazlearen lana. Eta, maiz, zalantzaz josia. Ondo baino hobeto dakite hori Euskal Idazleen Elkartean (EIE) eta, horregatik, literatura-mentoretza programa bat abiatu berri dute, idazleari lagun egingo diona.
«Maiz jaso ditugu elkartean idazketaren inguruko zalantzak: nola jakin idatzitakoa ondo dagoen? Nori erakutsi? Eta, batez ere: zelan lortu gida, aholkularitza, gomendioak?», galdegin zuten EIEko kideek aurkezpenean. Proiektuaren xedea idazleen eskaera horri erantzun bat ematea dela nabarmendu zuten: «Idaztea bakardadean egiten den lana da. Mentoretzak, beraz, testuari lagun bat jarriko dio idazketaren bide luzea bakartasunean ez egiteko», esan zuten.
Zehaztu zutenaren arabera, hiru proiektu sarituko dira programaren bidez eta mentoretza bakoitzak zortzi hilabeteko iraupena izango du. Hala, 2025eko martxoan abiatu eta urrira bitartean saritu bakoitzak idazle bat izango du mentore; honen helburua proiektua fintzen eta lituzkeen zalantzak argitzen lagungarri izatea da. «Xedea da idazketa prozesuan laguntza eskaintzea, idazlea ohiko bakardadetik askatzeko eta idazleen artean laguntza bermatzeko», berretsi zuten elkarteko ordezkariek.
Egitasmoa adin nagusiko idazle hasiberriei zein ohikoa ez duen literatura generoa landu nahi duen idazle trebatuari zuzendua dago, «idazketa prozesu batean murgilduta dagoena eta hurrengo hilabeteetan proiektua lantzeko xedea duena». Egitasmo honetan parte hartzeko interesa dutenentzat oharra ere egin zuten: denetariko literatura generoetako proposamenak bidal daitezke, baina parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkez dezake. Urtarrilaren 28ra arteko epea dute.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
