Asier AIESTARAN
ESKUBALOIA

Bigarren zati hasierako txakalaldiak saririk gabe utzi du Bera Bera

Donostiarrak lau goleko errentarekin iritsi dira atsedenaldira, lehenengo zati aparta jokatu ondoren (14-18), baina etxeko taldea aldageletatik oso indartsu itzuli da eta hamar minutu eskasean markagailua iraultzea lortu du.

Esther Arrojeriak bikain gidatu zuen taldea lehen zatian. Irudia lehen jardunaldikoa da.
Esther Arrojeriak bikain gidatu zuen taldea lehen zatian. Irudia lehen jardunaldikoa da. (Jon URBE | FOKU)

Bigarren zatiaren lehen minutuetan izandako txakalaldiak saririk gabe utzi zuen Super Amara Bera Berak Bensheim talde alemaniarraren pistan jokatutako neurketa bikaina. Donostiarrak lau goleko errentarekin iritsi ziren atsedenaldira, lehen zati aparta jokatu ostean, baina etxeko taldea aldageletatik oso indartsu itzuli zen eta hamar minutu eskasean markagailua iraultzea lortu zuen. Azken txanpan gol batera hurbildu ziren Imanol Alvarezen jokalariak, baina garaipena etxean gelditu zen.

Norgehiagokaren lehen minututik, etxeko taldeak golak egiteko bere ahalmenaren berri eman zuen -ia 40 sartu zituen ligaxkako lehen jardunaldian-. Jokaldi motz eta azkarrekin Tamara Kosticen atea erraz samar zulatzen hasi ziren alemaniarrak. Baina Bera Bera ez zen atzean gelditu, eta kolpe trukaketari ongi eutsi zion joan-etorri etengabean. Zenbait arlotan Europako jokoarekin sufritu dezake euskal taldeak, baina erritmo altuan jokatzea ez da horietako bat.

Esther Arrojeria eta Elke Karsten gidari hartuta, donostiarrek erasoan joko aberatsa eta eraginkorra erakutsi zuten. Plaza zail batean nortasuna azaltzeko prest zeudela argi utzi zuen 2-2koan Etxeberriaren pase batekin Estherrek biribildu zuen fly-ak.

Markagailua oso parekatuta joan zen lehen 15 minutuetan. Baina Kretzschmar bi minutuz kanporatua izandakoan, Bera Berak lehen abantaila aipagarria eskuratu zuen: Karstenen pare bat gol bikainekin 7-10 aurreratu ziren gipuzkoarrak. Ogonovsky eta Micaela Rodrigues ere festara batu ziren geroxeago.

Eta erasoan bakarrik ez, defentsan ere lan bikaina egin zuen Bera Berak. Horren erakusgarri, Bensheim ia zazpi minutu egon zela golik sartu gabe, 17 eta 24 minutuen artean, ikaragarria Bundesligan bosgarren doan talde batentzat. Lyndie Tchapchet handitzen joan zen defentsaren erdialde horretan, Lucia Prades atezaina oso inspiratuta sartu zen neurketan, merituzko hiruzpalau geldiketa sinatuz, eta euskal taldeak atsedenaldian lau goleko errenta zuen: 14-18.

Baina aldageletatik itzulitakoan, alemaniarrek koska bat, edo bi, igo zuten jokoaren maila. Lehen zatian bere kalitatearen zertzelada batzuk utziak zituen Nina Engel bereak eta bi egiten hasi zen erasoan -golegile onena izan zen 11 golez-. Eta defentsan, lehen zatian ia baloi bat ere ukitzerik izan ez zuen Helen Van Beurden atezain herbeheretarra harresi gaindiezina bilakatu zen donostiarrentzat.

Hamar minuturen faltan, emaitza 30-26koa zen, Irionen gol baten ondoren. Hala ere, Bera Berak kasta atera zuen azken txanpan. Garaipena zail izan arren, ez zuen amore eman eta, atezainik gabe arriskatuz, gol batera ere jarri ziren lau minuturen faltan.



Beti-Onak, a punto de sorprender al líder

Si la actuación de Bera Bera en Alemania tuvo mérito, qué decir del partido jugado por Beti-Onak en la pista del líder Guardés. Las de Atarrabia estuvieron a punto de dar la sorpresa de la jornada, aunque finalmente acabaran cayendo por la mínima.

Las navarras anotaron el 22-21 a falta de dos minutos para el final del choque, y obligaron al conjunto gallego a sufrir hasta el último instante para sumar dos puntos que le permite seguir en lo alto de la tabla con 24 -Málaga tiene 23 y Bera Bera 18 con un partido menos-. Beti-Onak, por su parte, sigue en la zona templada con 13.

Todo arrancó con un 3-0 de salida para las locales, pero que las visitantes no lo iban a poner fácil quedó claro tras contestar las navarras con un parcial de 0-5 para adelantarse 3-5. A partir de ahí, la primera mitad fue un toma y daca con Adriana Mallo, María Brasil y Laida Urbitarte como principales argumentos ofensivos para Beti-Onak. De hecho, con un buen final de ese primer periodo, las navarras lograban llegar al descanso mandando 9-11 en el marcador de A Sangriña.

La segunda parte tuvo un comienzo similar, hasta que Guardés, de la mano de María Paula Fernández y Elena Amores logró abrir una brecha considerable. La mayor renta fue de cuatro goles, que duró hasta que quedaban 8 minutos (21-17). Ahí apareció Kelly Fonkeng para dar emoción con dos goles, pero la remontada no fue posible.A.A.