Euskararen erabilera sustatu nahi du Iruñeko Udaleko planak
Euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntza babestea dira Iruñeko Udalak Normalizazio Plana egiteko oinarriak jasotzen dituen dokumentuak adierazten duena. UPN eta PP alderdiek euskararen aldeko «inposizioa» ikusi dute.

Euskararen erabilera -hirian zein Udalean- eta hizkuntza babestea. Hauek dira Iruñeko Udalak egingo duen Hizkuntzen Normalizaziorako Planaren oinarriak biltzen dituen dokumentuaren helburuak.
Udalak aditzera eman duenez, dokumentu hau lehen zirriborro bat besterik ez da, eta planak izango dituen ildo nagusiak biltzen ditu. Horrela, euskararen inguruko oinarrizko printzipioak, helburuak eta Udalak hartuko dituen konpromisoak jasotzen dira, betiere erabilera esparru desberdinetan bultzatzeko asmoz.
Dokumentuak euskara babestu eta hizkuntzaren erabilera bultzatu behar dela nabarmentzen du.
Alde horretatik, Iruñeko jarduera publikoetan euskarak presentzia nabarmena izan behar duela adierazten da. Horretarako, Udalean hiritarrei egiten zaien arreta bi hizkuntzatan izatea bermatzea eta informazio orokorra elebiduna izatea proposatzen du egitasmoak.
Unescok eta Europako Kontseiluak ezartzen dutenari jarraituz, dokumentuak euskara hizkuntza minorizatutzat jotzen du, historikoki baztertua izan delako eta egun egoera kaskarrean dagoelako.
Hori dela eta, Udalak, erakunde publikoa den heinean, egoera honi buelta emateko ardura duela nabarmentzen da, horretarako euskararen erabilera sustatu eta babestu behar dela gaineratuz.
ERAKUNDEEN ARDURA
Erakundeen ardura aipatzen du dokumentuak, eta Udalak euskara ezagutu eta erabiltzen duten milaka hiritarrei sostengua eta babesa eskaini behar diela jasotzen du. Hizkuntza ezagutzen dutenak ere lagundu behar direla gaineratzen du.
Sostengu eta babes hori euskaren aldeko politika publikoetan islatu behar dela dio, «hiritarren euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea bermatuz; administrazioan, udal zerbitzuetan eta hirian jarduera kultural, komertzial eta ekonomikoan duen presentzia bultzatuz».
Egun indarrean dauden legeek administrazioei hizkuntza gutxituak babesteko beharra ezartzen dietela gogoratzen du Iruñeko Udalaren agiriak.
Nafarroako Euskararen Legeak eta Europako Hizkuntz Gutxiagotu eta Erregionalen Kartak horrela adierazten dute.
Dokumentuak beharrezkotzat jotzen du Iruñean Hizkuntza Normalizaziorako Plan bat, eta hori gauzatzeko beharrezkoa den diru partida Udalaren ardura dela adierazten du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egin behar dela zehaztuta.
Plana garatu ahal izateko Euskararen Udal Kontseilua eratzearen beharra azaltzen da. Aholku emailea izango litzateke, eta bertan talde politikoak, teknikariak eta euskararen alde lan egiten duten taldeetako ordezkariak egongo lirateke.

«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad
